Etxebizitza tasatuen eskatzaileen erregistroan alta ematea.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Titulartasun publikoko erregistroa da, doakoa eta administratiboa, Tolosako Udalaren mende dagoena eta Etxebizitza Zerbitzuak kudeatzen duena; bertan, udal etxebizitza tasatuak eskatzen dituzten pertsona fisikoak edo bizikidetza unitateak inskribatzen dira

Erregistroaren helburua da, batetik, datu zehatzak ematea udal etxebizitza tasatuen adjudikazioa kudeatzeko eta kontrolatzeko eta, bestetik, informazio eguneratua edukitzea babes publikoko etxebizitzen programazioak dagoen eskaerara egokitzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Tolosako Udal etxebizitza tasatu baten esleipendun izan nahi duten pertsona fisikoek indibidualki edo bizikidetza unitateek, Udal Etxebizitza Tasatuak erregulatzen dituen Ordenantzan aurreikusitako baldintzak betetzen dituenean.

a) Bizilekuaren gaineko betebeharrak: Euskal Herriko edozein herritan ohiko bizilekua izatea eta bertan erroldatua izatea urtebetetik gorako epean, eskaera egin aurreko aldian.

b) Etxe premia izateko betebeharra. Eskatzaile guztien bete behar duten baldintza da beste etxebizitzarik ez edukitzea jabetzan, erabatekoan edo azalera-eskubidedun gisa, edo biziarteko gozamenerako eskubide erreal bezala, etxe premia definitzen duen arautegi autonomikoaren terminoetan eta salbuespenekin, edo, etxebizitza edukita ere, honek ez betetzea indarrean dauden arauek xedatutako bizigarritasun baldintza minimoak.

c) Gutxieneko eta gehieneko diru-sarrerak: etxebizitzak esleitzeko prozesuan parte hartzeko, bizikidetza unitateek 9.000,00 euro eta 52.500,00 euro arteko diru-sarrerak eduki behar dituzte

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskabidea Udaletxeko Erregistroan bertan emango diete interesdunei. Era berean, eredua eskuragarri dago Tolosako Udalaren web orrian.

Eskabidearekin batera etxebizitza-eskatzaile izateko kasu bakoitzean eska daitezkeen baldintzak egiaztatzeko dokumentazioa eman beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Etxebizitza Departamentua
    Plaza Zaharra 1 -20400- TOLOSA
    8:00 - 14:00
    943697491

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                • Erregistroan inskribatzea, aurkako ebazpenik ez bada.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  ETXEBIZITZA - Etxebizitza

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Fitxategiaren izena: Etxebizitzak

                  Kodea: 00000014

                  Fitxategiaren xedea: Udalaren etxebizitza sustapenen kudeaketa

                  Aurreikusitako lagapenak:

                  Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                  Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                  Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.