e-faktura: faktura elektronikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Foru Aldundiarekin batera lanean, Gipuzkoako zenbait udalak -Tolosak ere bai-, aukera eskaintzen dute hornitzaileek fakturak formatu elektronikoan eman ditzaten; izan ere, horrek bi aldeei egiten die mesede.

Paperean egindako fakturaren baliokide funtzionala da, zeina baita hornitzaileek eta Tolosako Udalak onartutako ziurtagiri bat duten faktura edo antzeko agiri digitalki sinatuak baliabide elektroniko (fitxategi informatikoak) eta telematikoen bidez (ordenagailu batetik bestera) bidaltzea.

Zein abantaila ditu:

  • KOSTU AURREZPENA: Paperaren beharrik ez, beste horrenbeste inprimagailuen tinta/tonerrarekin, orobat bidalketa gastuekin, fisikoki dokumentu-biltegien premiarik ere ez (armairu, artxibatzaile, biltegi,...), errakuntzen kontrola.
  • DENBORA AURREZPENA: Administrazio prozedura azkarragoak eta eraginkorragoak; erraztasuna informazioa topatzeko eta, halaber, kobratzeko zein erabakiak hartzeko ere; kudeaketa-denbora murritzagoa; fakturazio prozesuetan gertatzen diren errakuntzen kontrola; informazioa denbora errealean lortzea; aplikazioekiko txertaketa erraza: faktura elektronikoan dagoen informazioa enpresaren programa informatikoetan txertatzeko aukera, horrela prozesu asko optimizatuz.
  • SEGURTASUNA: Faltsutzeko aukera minimoa da. Sinadura elektronikoak prozesuari segurtasun handia ematen dio; datuen erabilgarritasuna eta fidagarritasuna hobetzen du; gizakiok dugun huts egiteko aukera minimora ekartzen du, eta berdin informazioa edo dokumentuak galtzeko arriskua.
  • ZERBITZUAREN KALITATEA: Komunikaziorako bide berria irekitzen du hornitzailearen eta udalaren artean; eragiteko eta bidaltzeko denboran hobekuntzak dakartza, eta halaber fakturazioari buruzko kontsultak erabakitzeko orduan; merkataritza elektronikoari bultzada ematen dio; enpresaren irudia hobetzen du, teknologia berriekin bat eginez.

NORK ESKA DEZAKE?

Tolosako Udalari fakturak helarazi behar dizkion edozein enpresak:

a) Sozietate anonimoak

b) Erantzukizun mugatuko sozietateak

c) Espainiar nazionalitatea ez duten pertsona juridikoak eta nortasun juridiko gabeko entitateak

d) Zerga araudiak ezarritakoaren arabera, Espainiako lurraldean egoiliar ez diren entitateen sukurtsalak eta establezimendu iraunkorrak

e) Aldi baterako enpresa elkarteak

f) Interes ekonomiko taldeak, interes ekonomikoko Europako taldeak, pentsio funtsak, arrisku-kapitaleko funtsak, inbertsio funtsak, aktiboak erabiltzeko funtsak, hipoteka-merkatua erregularizatzeko funtsak, hipotekak titulizatzeko funtsak edo inbertsioak bermatzeko funtsak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

BETEKIZUNAK:

  • Faktura formatu estandarizatuan egin behar da, "Facturae" esaten zaion formatuan.
  • Faktura horrek sinadura digitala behar du, onartutako sinadura-ziurtagiria duena (esaterako IZENPE).
  • Faktura elektroniko hori baimendutako bitarteko bidez bidali behar da (web zerbitzua edo sarrera puntu orokorretik).

NOLA EGITEN DA FAKTURA ELEKTRONIKOA?

Fakturak "Fakturae" formatuan sortu ahal izateko badaude hainbat aplikazio informatikoak. Adibidez, erkidegoko hiru aldundiek ef4ktur programa garatu dute, doakoa eta erabilkera librekoa. Programa honek ondorengo erraztasunak emango dizkizu:

  1. Zure fakturak "Facturae" formatuan sortzea, hau da, formatu elektronikoan (nahi izanez gero, paperean atera daitezke baita ere).
  2. Zure bezero eta produktuen datu-baseak kudeatzea.
  3. Zure ziurtagiri digitalarekin faktura sinatzea.
  4. Programatik bertatik faktura udalari bidaltzea (edota beste bezeroei).

Esan beharrik ez dago beste edozein aplikazio edo tresna erabili daitekeela, beti ere aipatutako "Facturae" formatua errespetatzen baldin badu.

NON ESKATZEN DA?

          FAKTURA ELEKTRONIKOA NOLA BIDALTZEN DA?

          Ef4ktur programa erabiltzea gomendatzen dizugu. Aipatu den moduan, doakoa eta erabilera librekoa da, eta programatik bertatik fakturak bidaltzeko aukera badago.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan.

          PROZEDURAREN EPEA

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Faktura balioztatu
          • Fakturaren onarpena ebatzi (beharrezkoa bada)
          • Ordaindu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            KONTUHARTZAILETZA - Kontuhartzailetza

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: SIGE

            Kodea: 00000006

            Fitxategiaren xedea: Udalaren aurrekontu kontabilitatea eramatea, eta Udalari hornitutako materialak edo/eta emandako zerbitzuengatik egindako ordainketen kudeaketa.

            Aurreikusitako lagapenak:Gipuzkoa Foru Aldundia

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.