Etxebizitza komunitarioa (Uzturre)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gizarte bazterkeria egoera larrian dauden pertsonei eskaintzen zaien alojamentu zerbitzua, bakoitzaren ahalmen ekonomikoaren arabera ordainduko duen alokairu-modalitatean.

NORK ESKA DEZAKE?

Ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoek:

  • Tolosan erroldatuta egotea 5 urtez jarraian, edo azken 15 urteetako 10 urtez, eskaera egiteko unean urtebeteko antzinatasuna badu.
  • Autonomia izatea, hau da, osasun erakundeek etengabe artatu beharrik eta osasun publikoko neurririk eskatzen ez duen osasun egoera izatea.
  • Elkarbizitza arazoak eragin ditzaketen desoreka psikikorik edo jokabide-nahasmendurik ez izatea.
  • Bizitzeko egokia den jabetzako etxebizitzarik ez izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • O30- Nortasun Agiria, Pasaportea edo Atzerritarraren Identifikazio Agiria
  • GETK Eskaera orria

Eskaera orria eta ondorengo dokumentuak:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako balioespena, eskatzailea autonomiadun gisa hartu izana adierazten duena.
  • Osasun txartela.
  • Erakunde ofizial eskudunak emandako ezintasun ziurtagiria, hala dagokionean.
  • Etxebizitzaren egoeraren gaineko txosten teknikoa, bizigarritasun eta/edo irisgarritasun baldintzei dagokionez.
  • Egoera ekonomikoari buruzko datuak ,baimentzen ez gaituen kasuetan:
    • Eskaeraren aurreko lau urteei buruzko zerga informazioa.
    • Ondasun higiezinen errendimendutik sortutako errenten ziurtagiriak.
    • Pentsio, prestazio, subsidio, soldata eta abarren ziurtagiriak, eguneratuta eta dagozkien erakundeak igorriak.
    • Besteak beste, aurrezki-libretak, kontu korronteak, bonoak, akzioak eta epe finkoko laminak dituen finantza erakundeetako posizio eguneratuen ziurtagiria.
  • Udal gizarte zerbitzuek interesgarritzat jo dezaketen beste edozein dokumentu.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          Ebazpena oinarrituko duen proposamen teknikoa egiteko ezinbestekoa izango da gizarte langilearen aurrez aurreko hitzordua egitea.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Erabiltzaile bakoitzak ordaindu behar duen kuota bakoitzaren gaitasun ekonomikoaren arabera kalkulatzen da.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Itxaron zerrenda.

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txosten Teknikoa
          • Ebazpena
          • Jakinarazi interesatuari
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.