Etxebizitza balioanitzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Larrialdi egoera baten edo/eta behar-egoera larri baten harira, bere ohiko etxea utzi behar izan dutenentzat denboraldi baterako alojamendua. Hala nola, indarkeria matxista jasan duten emakumeentzat ere.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsonek edo familia unitateek ondorengo betebeharrekin:

  • Tolosan bizi direla egiaztatu beharko dute, premialdietako kasuetan izan ezik, batez ere, tratu txarren kasuetan. Ez da onartuko, baldin eta frogatzen bada egoitza aldaketa egin dela pisuan ingresatzeko asmoarekin bakarrik.
  • Gaixotasun psikiko edo fisikorik ez izatea, elkarbizitza aztoratu edo zaildu dezakeena.
  • Bere buruaz baliatu ahal izatea, eguneroko bizitzari dagokionez, eta ez egotea baliatzeko gaitasuna galtzeko zorian (aplikatuko litzateke Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren ezintasun balorazioaren baremoa).
  • Ondorengo egoeraren bat, batzuk edo denak jasatea:
    • Bakarrik edo/eta bere kabuz baliatu ezina.
    • Etxebizitzarik ez izatea edo bizigarritasun-eza duen batean bizitzea.
    • Gizarte- eta/edo familia-euskarririk ez izatea.
    • Gizarte Zerbitzuen iritzian zerbitzu honen beharra duen beste edozein.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • O30- Nortasun Agiria, Pasaportea edo Atzerritarraren Identifikazio Agiria
  • GBET Eskaera orria

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          Ebazpena oinarrituko duen proposamen teknikoa egiteko ezinbestekoa izango da gizarte langilearen aurrez-aurreko hitzordua egitea.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Indarrean dauden Ordenantza Fiskalak

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Ezinbestekoa izango da eskaera izapidetzeko Gizarte Zerbitzuetan aurrez-aurreko hitzordua izatea

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txosten Teknikoa
          • Ebazpena
          • Jakinarazi interesatuari
          • Kontratua sinatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.