Etxebizitza tasatuak besterentzeko tasazio eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Legearen arabera, horrela sailkatutako Udal Etxebizitza Tasatuek, haiei lotutako garaje eta trastelekuekin batera, etxebizitza babestuen kalifikazio iraunkorra izango dute. Ondorioz, modu iraunkorrean, gehieneko besterentze prezioa izango dute, ordenantza honetan ezarria, bai eta tanteo zein atzera eskuratzeko eskubideak erabiltzeko aukera ere, lehenik eta behin Udalaren edo jarduneko Administrazioaren alde, eta, kasu guztietan, era subsidiarioan, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde.

NORK ESKA DEZAKE?

Etxebizitza tasatuen jabeek bizien arteko bigarren besterentzean edo ondoko beste edozeinetan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria eta tasatu nahi den etxebizitzaren saleroseketa eskrituraren kopia.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan da.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskaera eta aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren arautegiaren arabera etxebizitza eta eranskinen salmentarako gehienezko prezioa ezartzen da.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              ETXEBIZITZA - Etxebizitza

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Etxebizitzak

              Kodea: 00000014

              Fitxategiaren xedea: Udalaren etxebizitza sustapenen kudeaketa

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.