Etxebizitza tasatuen besterentzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal etxebizitza tasatuen titularrek, haien araubidea edozein izanda ere, jakinarazi egin beharko diote Udalari edota diharduen administrazioari eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari, eroslehentasun eta atzeratze eskubidearen titular subsidiario gisa, etxebizitza besterentzeko erabakia hartu dutela, eta pentsatutako ordainketa modua eta prezioa adierazi beharko dituzte, bai eta aurreikusitako besterentzearen gainerako funtsezko baldintzak ere, hala nola helbidea jakinarazpenak egiteko, eroslehentasun eskubidearen erabilera ahalbidetzearren.

Eskubide hori bi hilabeteko epean egikaritu ahal izango da, jakinarazpena Udaleko edo diharduen Administrazioko edo Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erregistroan sartu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Aurreko paragrafoan aipatzen den epea eroslehentasun eskubidea egikaritzeari buruz berariaz hartutako erabakirik jakinarazi gabe igarotzen bada, libreki ekin ahal izango zaio aurreikusitako besterentzeari.

NORK ESKA DEZAKE?

Udal etxebizitza tasatuen titularrek

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            Tolosako Udal Etxebizitza Tasatuen Ordenantza,

            Promozio bakoitzeko etxebizitza tasatuak esleitzeko oinarriak

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskaera aztertuko da, aurretik Udalak egindako tasazioarekin bat datorren ikusi eta erosleek baldintzak betetzen dituztela ziurtatuko da. Txosten teknikoaren baitan salmentaren inguruko erabakia hartuko da.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              ETXEBIZITZA - Etxebizitza

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Etxebizitzak

              Kodea: 00000014

              Fitxategiaren xedea: Udalaren etxebizitza sustapenen kudeaketa

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.