Diru-laguntzak igogailu berriak eta arrapalak instalatzeko, eta oztopo arkitektonikoak kentzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Igogailu berriak jartzeko nagusiki etxebizitza erabilera duten eraikinetan eta, halaber, atariaren sarrerako desnibela eta ataria eta igogailuaren artekoa gainditzeko arrapalak, plataforma jasotzaileak eta elementuak instalatzeko obrak edo beste edozein obra egiteko, baldin eta obra horiek igogailu berriaren instalazioarekin batera egiten badira.

Plataforma jasotzaileak instalatzeko, baldin eta beren helburua ataria eta igogailuaren arteko desnibela gainditzea bada, betiere, desnibel hori arrapalen bidez gainditzea ezinezkoa denean.

NORK ESKA DEZAKE?

Obra egingo duen eraikinaren jabe erkidegoa osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek izango dute diru-laguntzak eskatzeko eskubidea. Diru-laguntzen tramitaziorako, Jabe Erkidegoaren ordezkariaren bidez egingo dute, eskatuko den obrak egiteko beharrezkoa den legezko gehiengoaren ordezkapena beharko duelarik.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Aurrekontua.

- Laguntza eskatzen deneko obrekin jabe erkidegoak adostasuna azaltzen dueneko akordioa eta hauek aurrera eramateko konpromisoa (akordioa adierazten duen akta liburuko orrialdea).

- Eskaera egiten duen erkidegoaren IFK.

- Jabe erkidegoaren kontu korrontearen titularitatea justifikatzen duen dokumentua; honek jabe erkidego eskatzailearen nortasunarekin bat etorri behar du (banketxeak igorritako ziurtagiria edo eskaera inprimakian "jabe erkidegoaren bankuko datuak" atalean banketxeak emandako zigilua.

- Obra gauzatuko den eraikineko aldearen egungo egoeraren argazkiak.

FORMATUA ETA KOPIA KOPURUA

  • Euskarri digitalean (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkezteko aukera baitute.
  • Kopia kopurua: 1, beste administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            - Dokumentazioa jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu.

            - Beharrezkoa denean, dokumentazioa zuzentzea eta/edo osatzea.

            Behin obrak bukatu ondoren, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da:

            - Obra amaierako ziurtagiria, hauen teknikari zuzendariak sinatua. Betebehar hau obra zuzendaritza tekniko gabe instalatu diren igotzeko plataformen kasuan ez litzateke bete behar.

            - Amaierako fakturak, likidazioaren zenbatekoa adieraziz.

            - Igogailuaren instalakuntza, arrapala, igotzeko plataforma edo egindako obrari dagozkion amaierako argazkiak.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              ETXEBIZITZA - Etxebizitza

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

              Kodea: 00000007

              Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.