Diru-laguntzak etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eraikinetako elementu komunak edota etxebizitzak birgaitzeko diru-laguntzak dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

ESKAERA (KOMUNITATEKO OBRETARAKO)

ESKAERA (KOMUNITATEKO AUZOTAR BAKOITZARENTZAT)

OBRAK HASTEKO ESKAERA

BANKUKO ZIURTAGIRIA

Eraikinetako elementu komunetarako:

1.- JABE ERKIDEGOAK AURKEZTU BEHARREKOA:

- Jabekideen komunitatearen akta egingo diren obrak onartzen dituena, bizilagun bakoitzak ordainduko duen portzentaia adieraziz.

- Eraikineko jabekideen komunitateak duen IFZ.

- Eraikineko jabekideen komunitateak duen kontu korrontearen zenbakia ziurtatzeko banku-agiria.

- Obren aurrekontuak, partiden arabera banatuta, partida bakoitzaren neurketa eta prezio unitarioa adierazita. Beharrezkoa izango balitz, teknikariaren proiektua (egingo den obra-motaren arabera).

- Birgaitu beharreko eraikineko aldearen argazkiak koloretan.

- E.I.T. (Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa) paperean eta CD euskarrian, pdf eta XML formatoetan.

2.- DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO BIZILAGUN BAKOITZAK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA, ZERGA-ONURA LORTZEKO BARNE:

- Etxebizitzaren jabe diren pertsonen N.A.N.a.

- Ondasun Higiezinen gaineko zergaren ordainagiria, etxebizitzaren zenbaki finkoa jasoko duena.

- Higiezinaren jabetza egiaztatzeko agiria (eskriturak).

Mailegua edo/eta diru-laguntza eskatzeko, gorago aipatutakoez gain, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

- Bizikidetza ziurtagiria, Udaletxean.

- Azken errenta aitorpena (Ogasun sailak zigilatua)

*Errenta aitorpena egitera behartuta ez dauden pertsonen kasuan, honakoa aurkeztu beharko da:

- Lan-bizitzaren egiaztagiria, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egina.

- Izandako diru-sarreren ziurtagiria (enpresa, pentsioa, INEM...)

Obra partikularretarako diru-laguntzak:

ESKAERA (OBRA PARTIKULARRETARAKO)

OBRAK HASTEKO ESKAERA

1.- ETXEBIZITZAREN JABEAK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

- Obren aurrekontuak, partiden arabera banatuta, partida bakoitzaren neurketa eta prezio unitarioa adierazita. Beharrezkoa izango balitz, teknikariaren proiektua (egingo den obra-motaren arabera).

- Etxebizitzan birgaituko denaren argazkiak (koloretan).

- Etxebizitzaren jabe direnen N.A.N.a.

- Ondasun Higiezinen gaineko zergaren ordainagiria, etxebizitzaren zenbaki finkoa jasoko duena.

- Higiezinaren jabetza egiaztatzeko agiria (eskriturak).

- Bizikidetza ziurtagiria, Udaletxean.

- Azken errenta aitorpena (Ogasun sailak zigilatua).

*Errenta aitorpena egitera behartuta ez dauden pertsonen kasuan, honakoa aurkeztu beharko da:

- Lan-bizitzaren egiaztagiria, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egina.

- Izandako diru-sarreren ziurtagiria (enpresa, pentsioa, INEM...)

BEHIN OBRAK BUKATU ONDOREN, ONDORENGO DOKUMENTAZIOA AURKEZTU BEHARKO DA:

OBRA AMAIERAKO JAKINARAZPENA

- Gauzatutako obren fakturak enpresa igorleak sinatuta eta zigilatuta, dagozkien ordain-agiriekin batera.

- Obra amaierako ziurtagiria, proiektua egon den kasuetan.

- Gauzaturiko obraren argazkiak.

- EIT txostenak 1, 2 eta 3. esku-hartze mailetan agindutako jarduketen kasuan, okerrak zuzentzeko ziurtagiria, eskumena duen teknikoak ikus-onetsia (paperean eta CD euskarrian, PDF eta XML formatoetan)

    FORMATUA ETA KOPIA KOPURUA

    • Euskarri digitalean (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkezteko aukera baitute.
    • Kopia kopurua: 1, beste administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik.

    NON ESKATZEN DA?

        Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
      • Tolosako Udala
        Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 7 egun
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          - Dokumentazioa jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu.

          -Etxebizitza Saileko birgaitze sailaren obra hasteko baimena izan arte ezin dira obrak hasi.

          - Obra hasteko baimena jasotakoan, interesatuei jakinaraziko zaie. Hilabete bateko epean hasteko baimena jasotzen ez bada, administrazio-isiltasunari jarraiki, obra hasi daiteke.

          - Beharrezkoa denean, dokumentazioa zuzentzea eta/edo osatzea.

          - Obrak amaitu ondoren, obra amaierako dokumentazioa jasoko da eta Eusko Jaurlaritzako Birgaitze Departamentura bideratuko da.

          - Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako dokumentazioari oniritzia eman ondoren, Obra Amaierako Ziurtagiria igortzen du.

          - Alde Zaharreko eraikin eta etxebizitzen diru-laguntzen kasuan, Ebazpen proposamena egingo da dagozkion diru-laguntzak adieraziz.

          - Obra amaierako ziurtagiria eta ebazpen proposamena jakinarazi eskatzaileari.

          - Diru-laguntzaren ordainketa.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            ERRETENGIBEL - Erretengibel

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.