Kontrataziorako diru-laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Langabetuak kontratatzeko Tolosako eskualdean establezimendua duten enpresei bideratutako diru-laguntzen deialdia.

Eskualdean lana sustatzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2018ko azaroaren 9an argitaratutako oinarrien arabera, honako hauek kontratatzea lehenetsiko da: emakumezkoak, 55 urte baino gehiagokoak eta gizarte-egoera ahulean daudenak.

NORK ESKA DEZAKE?

Deialdiko baldintzak betetzen dituzten Tolosaldeko enpresa eta udalek. Lehentasuna izango dute urteko eskualdeko enplegu azokan parte hartzen dutenek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaria hurrengo dokumentazioarekin:

Enpresak:

a) Kontratazioa egin aurretik

  • Kontu korrontearen zenbakiko titularitate agiria.
  • Baimen Klausula aurkezten ez den kasuetan, bere zerga-betebeharrak (DIRU-LAGUNTZAK) egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria (Ogasuna).
  • Baimen Klausula aurkezten ez den kasuetan, enpresak Gizarte Segurantzako ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.
  • Kontratazio-kostuen aurreikuspena
  • Bikain/Bai Euskarari ziurtagiria (baldin badauka).

b) Kontratazioa egin eta, gehienez, 2 eguneko epean.

  • Langilearen Gizarte Segurantzako alta-agiriak
  • Kontratuaren zein Lanbideri egindako jakinarazpenaren bina kopia.
  • Alta egoeran dauden batez besteko langile kopuruaren bi txosten (GSko RED sistema), enpresak Euskal Erkidego Autonomoan dituen lantegi guztiena: bata, kontratatutako pertsonak enpresan alta izandako egunaren aurreko hiru hilabeteko aldiari dagokiona; bestea, kontratazio-egunari dagokiona.
  • Lan bizitzaren txostena (kontratazio-eguneko kotizazio-kontuko kotizazio-kode bera).

c) Kontratazioa bukatutakoan, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du 35 eguneko epean:

  • Nominen eta ordainketa-frogagiriaren kopiak
  • Bajen kopiak (G.S.)
  • Gizarte Segurantzari egindako kotizazioaren buletinaren kopiak (TC1 eta TC2), hilabete guztietakoak, eta ordainketa-frogagiriak.
  • Baimen Klausula aurkezten ez den kasuetan, bere zerga-betebeharrak (DIRU-LAGUNTZAK) egunean dituelako ziurtagiria (Ogasuna).
  • Baimen Klausula aurkezten ez den kasuetan, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiri eguneratua, enpresak erakunde horrekiko betebeharrak egunean dauzkala egiaztatzen duena.
  • Kontratazioko soldaten kostuen ziurtagiria (sinadura eta zigilua)
  • Kontratatutako pertsonaren ebaluazio-fitxa.

Langabetuek:

  • Errolda-ziurtagiria, Tolosan erroldatutakoek izan ezik
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ziurtagiri bat, azalduz langabezian dagoela eta izena emateko aldiak.
  • Hazilan eta Txertatu programan parte hartu badute ziurtagiria.
  • NANaren kopia

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: 15 egun
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
              • Txosten Teknikoa
              • Kontuhartzailetzaren fiskalizazioa
              • Ebazpena
              • Jakinarazi interesatuari
              • Ordainketa egin
              • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
              • Txosten Teknikoa
              • Kontuhartzailetzaren fiskalizazioa
              • Ebazpena
              • Jakinarazi interesatuari
              • Ordainketa egin
              • Dirulaguntzaren zuriketa egin
              • Artxibatu

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Gobernu Batzarra

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              GARAPEN EKONOMIKOA - Garapen Ekonomikoa

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

              Kodea: 00000007

              Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.