Diru-laguntzak eskola kirolaren kudeaketarako egitura espezifikoak sortu eta garatzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tolosako Eskola Kiroleko egiturei diru-laguntza

Diru-laguntza hauek bideratuko dira Tolosako ikastetxeek edo ikastetxeekin lotura duten nortasun juridikoko elkarteek azpiegitura espezifiko egonkorrak sortzeko eta garatzeko, zertarako-eta eskola kiroleko jardueren kudeaketa eta arreta hobetzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintza hauek betetzen dituzten ikastetxeek edo ikastetxeekin lotura duten nortasun juridikoko elkarteek eskatu ahal izango dute diru-laguntza:

  • Tolosako udalerrian egon behar du ikastetxeak.
  • Gipuzkoako Foru Aldundia eta Udalaren irizpideekin bat datorren eskola kiroleko egitaraua diseinatu, non bermatuko diren neskek eta mutilek tratu eta aukera-berdintasuna izango dutela .

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Gainera aurkeztu beharko dute:

  • Egonez gero, Kirol elkarteekin sinatutako hitzarmenak.
  • Fakturak

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaeran akatsak daudenean edo beharrezko dokumentuak falta direnean interesatuak osatu beharko du eskaera; hala eskatzen zaionean, jakinarazpenetik hamar egun izango ditu, eta ez badu hala egiten, eskaera atzera botako dela eta bestelako tramiterik gabe artxibatuko dela jakinaraziko zaio, aurrez ebazpena idatzita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak xedatu bezala.

          Diru-laguntzaren betebeharrak onartzeko eta likidatzeko, nahitaezko baldintza izango da onuradunak beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztea.

          Likidazioa partziala izango da, baldin eta aurkeztutako dokumentazioa jarduera osoarena izan beharrean zati batena bakarrik bada.

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txosten Teknikoa
          • Kontuhartzailetzaren fiskalizazioa
          • Ebazpena
          • Ordainketa egin
          • Jakinarazi interesatuari
          • Dirulaguntzaren zuriketa egin
          • Balorazioa
          • Kontuhartzailetzaren fiskalizazioa
          • Ebazpena
          • Jakinarazi interesatuari

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          KIROLAK - Kirolak

          DATU PERTSONALEN BABESA