Elkarteei diru-laguntzak osasun eta gizarte zerbitzuen alorreko jarduerentzako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru-laguntzak herrian diharduten izaera sozialeko elkarteei zuzenduak daude, tolosarrei laguntzeko egiten duten jarduna mantentze aldera. Diruz lagundu ahal izango dira adierazten diren jarduera eta programek eragindako gastuak eta entitate eskatzaileen mantenimenduko gastuak, baldin eta haien jarduna gizarte zerbitzuen lanaren osagarri bada.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Entitate eskatzailearen estatutuak eta IFZ (baldin eta aurreko deialdietan ez badira aurkeztu).
  • Datuak kontsultatzeko Baimen Klausula aurkezten ez bada, zergei dagozkien betebeharretan (Ogasuna) eta Gizarte Segurantzan egunean egotearen ziurtagiria

NON ESKATZEN DA?

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Diru-laguntza eman zaien elkarteek aurkeztu beharko dituzte balantzea eta zuriketa ondoko data baino lehen: diru-laguntza eman ondorengo urteko urtarrilaren 31

        • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
        • Txosten Teknikoa
        • Ebazpena
        • Ordainketa egin
        • Dirulaguntzaren zuriketa egin
        • Artxibatu

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

        DATU PERTSONALEN BABESA