Diru-laguntza diru-sarrerak bermatzeko.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gipuzkoan iraunkorki bizi eta elkarbizitza unitatearen oinarrizko beharrak asetzeko, diru-sarrerarik ez dutenei edo behar bezainbatekoa ez dutenei zuzendutako diru-laguntza bat da.

2016ko abendutik aurrera ezin da eskaera berririk egin. Gaur egun indarrean daudenak luza daitezke.

NORK ESKA DEZAKE?

Ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsonek edo beraien ordezkariek:
- Tolosan erroldatuak egotea eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan azken 12 hilabetez erroldatuta egon direnek eta benetan bizi izan direnek.
- Nahiz eta Diru-Sarrera Bermatzeko Errentaren beste baldintza guztiak bete, ezin dutenek laguntza horren onuradun izan, soilik ez dutelako betetzen Autonomia Erkidegoko udalerriren batean gutxieneko denbora batez erroldatuta egon eta benetan bizitzearen baldintza.
- Diru sarrerak bermatzeko laguntzari buruzko 2012ko ekainaren 19ko 31/2012 FORU DEKRETUA ren 8. artikuluan adierazitako gainerako baldintzak betetzen dituzten pertsonek.

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurrez aurreko hitzordu eskaera.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

    Telefonoz:
  • Udate
    TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
    943 697 510

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu
          • Jarraipen fitxan erregistratu
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.