Mugikortasun murriztua dutenentzako aparkatzeko txartela

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aparkatzeko txartela dokumentu publikoa da eta bertan, batetik bestera joateko erabiltzen dituzten ibilgailuak behar duten lekutik ahalik eta hurbilen aparkatzeko aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten pertsonen eskubidea egiaztatzen da.

NORK ESKA DEZAKE?

Aparkatze-txartela lortzeko eskubidea duten pertsona titularrak honako hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoko udalerritariko baten egoiliar izanik, ondoko kasuren baten daudenak:

1.– Desgaitasuna duen pertsonaren kondizioa ofizialki aitortua duten pertsona fisikoek; eta % 33ko desgaitasun-gradua izan gabe, ezintasun osoa edo absolutua edo baliaezintasun handia aitortua dutenak, eta, horrez gain, honako egoeratakoren batean baldin badaude:

a) Mugikortasun urria dutenak, eta dagokion lurralde historikoko Foru Aldundiko balorazio- eta orientazio-zerbitzuak emandako aldeko irizpena badu urritasun horrek. Mugikortasun urria dutela kontsideratuko da:

– Gurpil-aulkia ezinbestean erabiltzea.

– Ibiltzeko bi makila derrigorrez erabiltzea.

– Nora gabe ibili ahal da, baina kontrolatzeko zailak diren jokabide oldarkor edo molestagarriak ditu, defizientzia psikiko larrien ondorioz, zeintzuk garraiobide normalizatuak erabiltzea zailtzen dioten

– Mugikortasun-mugak izatea, eta 971/1999 Dekretuaren II. eranskineko mugikortasun urriko baremoan 7 puntu izatea gutxienez,

b) Begirik onenean ikusmen-zolitasuna, zuzendu ostean, 0,1ekoa edo beheragokoa dutenak, edo ikus-eremu murriztua 10 gradukoa edo gutxiagokoa dutenak (kasuan kasuko lurralde historikoko foru aldundiko Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak emango du irizpena).

2.– Mendekotasun-egoeran izan eta 1. paragrafoko a) edo b) letran ezarri betekizunak konplitzen dituzten pertsona fisikoak.

3.– Gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak, zeintzuetaz irizpena eman baitu dagokion lurralde historikoko foru aldundiko balorazio- eta orientazio-zerbitzuak; zehazten badu mugikortasun-baremoko mugaren bat.

4.– Mendekotasun-egoeran diren 3 urtetik beherako pertsonak, bizitzeko funtzioei eusteko ezinbestean eta etengabe aparatu teknikoak behar dituztenak (gurpil-aulki espazialak, arnasketa-aparatuak...), edo 4. edo 5. motako desgaitasun-balorazioa izan dutenak (patologia larria edo oso larria), hain justu ere dagokion lurralde historikoko foru aldundiko balorazio- eta orientazio-zerbitzuare.

5.- Mugikortasun urriko desgaitasuna duten pertsonen kolektiboa garraiatzera bakarrik erabiltzen diren ibilgailua egokituen, zehazki, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak aipatu mendekotasunari aurre egiteko eta autonomia pertsonala sustatzeko zerbitzuak emateko diren ibilgailuen pertsona fisiko edo juridiko titularrak, eta, orobat, Desgaitasuna duten pertsonei eta euren inklusoi sozialari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateginak, azaroaren 29ko 1/2012 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartuak, aipatzen dituen gizarte-zerbitzuak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Interesatuaren argazkia, txartelan ipintzeko neurrikoa.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 5 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txartela egin
          • Agiria eman interesatuari
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.