Indarkeria matxistaren biktimentzako laguntza psikosoziala eta juridikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Programa honek arreta psikologiko eta juridikoko saioak eskaintzen dizkie etxeko indarkeria matxista jasan dituzten pertsonei, alde batetik, bizi izandako egoera traumatiko horiek gainditzen lagundu eta ahalduntzeko, eta bestetik, beharrezko lege informazioa emateko egoera pertsonal edota familiar bakoitzari egokitutako erabakiak hartu ditzaten.

NORK ESKA DEZAKE?

Indarkeria matxista jasaten duten pertsoneek edo beraien ordezkariak. Etxeko indarkeria edo sexu erasoak jasan dutela egiaztatu behar dute. Salaketa ipintzea ez da beharrezkoa.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • O30- Nortasun Agiria, Pasaportea edo Atzerritarraren Identifikazio Agiria

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
          • Tolosako Udala
            Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 7 egun

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Gizarte langilearekin aurrez-aurreko elkarrizketa ezinbestekoa da eskaera bideratu ahal izateko.

            • Balorazioa
            • Gizarte esku-hartzea proposatu
            • Txosten Teknikoa
            • Espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu
            • Ebazpena
            • Jakinarazi interesatuari
            • Jarraipen fitxan erregistratu
            • Artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundia

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Kodea: 00000009

            Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.