Etxean tratu txarren biktima izan diren emakumeentzako egoitza-zentroa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Etxeko indarkeria jasaten duten emakumeei eta haien menpe daudenei urgentziazko harrera eta arreta integrala eskaintzeko zentroak dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Etxeko indarkeriaren biktima diren emakume adin nagusiek edo adin txikikoek, beti ere lagunduta badatoz, edo beraien ordezkariak. Etxeko indarkeria jasan dutela egiaztatu behar dute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Momentuan esku-artean izan dezakeen dokumentazio osoa, bere identitatea eta egoera sozio-ekonomikoaren berri emateko baliagarria dena.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
          • Tolosako Udala
            Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 5 egun
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera hauek jasotakoan, egoerak eskatzen duen larritasunaren araberako arreta eskaintzen zaio.
            • Harrera zentroko profesionalen bidezko jarraipen eta koordinazioa egiten da.

            • Balorazioa
            • Txosten Teknikoa
            • Espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu
            • Jarraipen fitxan erregistratu
            • Artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundia

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Kodea: 00000009

            Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.