Genero Indarkeriaren biktimentzako laguntza ekonomikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza hauek baliabide ekonomikorik ez duten eta lana lortzeko zailtasun bereziak dituzten genero-indarkeriaren biktimentzat dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Genero-indarkeria jasan duten emakumeak, jarrian dauden baldintza hauek betetzen badituzte:
- Eskaera egiten den datan Tolosan erroldatuta dauden emakumeek edo Euskal Autonomia Erkidegoan 6 hilabeteko antzinatasuna dutenak. Baldintza hori ez da beharrezkoa izango aldez aurretik emakumea Euskal Autonomia Erkidegoaren edozein udalerritan erroldatua egon bada.
- Hileko konputuan lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 gainditzen duten errentarik ez izatea, bi aparteko pagaren zati proportzionala alde batera utzita.
- Enplegua eskuratzeko zailtasun bereziak izan.
- Aldez aurretik laguntza hau jaso ez izana, 1/2004 Lege Organikoaren babesean, ez Euskal Autonomia Erkidegoan ez Estatuko beste erkidegoren batean.
- Genero indarkeriaren egoera egiaztatu, legeak aurreikusitako moduan, babes neurriak indarrean hasteko urtearen eta laguntza hau eskatzeko dataren artean gehienez ere urtebete igarota.
- Erasotzailearekin ez bizitzea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK


1.- Genero indarkeriaren biktima dela egiaztatzeko:
- Fiskaltzaren txostena
- Genero-indarkeriako gertakariek eragindako kondena-epaia.
- Biktimaren aldeko babes-neurri hitzartuak.
2.- Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko:

  • Zerga betebeharrak eguneratuak izatearen egiaztagiria.

3.- Pertsona fisikoaren identitatea egiaztatzeko:

  • Pertsona fisikoaren identitatearen egiaztagiria

6.- Enplegua eskuratzeko zailtasun berezia egiaztatzeko: LANBIDEren txostena
7.- Pertsona fisikoen errenta maila egiaztatzeko:
- PFEZ aitorpena
- Zerga administrazioak emandako sarreren egiaztagiria
- Gizarte Segurantzak emandako sarreren egiaztagiria
- Erakunde ordaintzaileak emandako sarreren egiaztagiria
- Enpresa edo pertsona enplegatzaileak jasotako sarrera gordinen inguruan emandako egiaztagiria

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          Eskaera hau izapidetu ahal izateko ezinbestekoa izango da gizarte langilearekin aurrez aurreko harremana izatea

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 7 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Balorazioa
          • Gizarte esku-hartzea proposatu
          • Txosten Teknikoa
          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Espedientea Eusko Jaurlaritzara bideratu
          • Ebazpena
          • Jarraipen fitxan erregistratu
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Eusko Jaurlaritza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.