Gizarte Ongizateko Funtsezko pentsioak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hileroko prestazio ekonomikoa da eta baliabide urriak dituzten 65 urtetik gorakoei edo lan egitea eragozten dien ezintasunen bat duten pertsonei ematen zaie, oinarrizko beharrei aurre egin diezaieten.
Bi modalitate daude:
- Zahartzaroko Gizarte Ongizateko Funtsa.
- Ezintasuneko Gizarte Ongizateko Funtsa.

NORK ESKA DEZAKE?

Tolosan erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariek.
Baldintzak: erresidentzia legala izan eta Tolosan erroldatuta egotea.
- Ez berak, ez familiak, sarrera aski ez izatea oinarrizko betebeharrak asetzeko. Sarrera aski ez duela ulertuko da urtean jasotzen dituen sarrerak pentsio honen urteko zenbatekoa baino gutxiago bada.
- Eskatzailea familia-unitate batean bizi bada, unitate horren errenta per capita prestazio ekonomiko honen urteko zenbatekoa baino txikiagoa izango da.
Zehartzaroko pentsioa jasotzeko:
- 65 urte beteta edukitzea.
Ezintasuneko pentsioa jasotzeko:
- 16 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago edukitzea.
- Gutxienez % 45eko ezgaitasuna izatea eta lanerako zailtasunari buruzko baremoan puntuazio jakin batera iristea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

-Eskaera orokorra, inprimaki normalizatuan.

-Ordezkapen idatzia

1.- Eskaera eredu normalizatuan
2.- Eskatzailearen eta berarekin batera bizi diren 14 urtetik gorako senideen nortasun agiriak.
3.- Familia liburua, behar denean.
4.- Bankuko kontuaren titulartasunaren egiaztagiria.
5.- Ordezkaririk balego, honen NAren fotokopia eta ordezkapenaren egiaztagiria.
6.- Eskatzailea atzerritarra bada, Estatu Espaniarrean bizitzeko baimen-txartelaren fotokopia.
7.- Atzerriko diru-sarreren eta ondarearen ziurtagiriak, behar denean.
8.- Banaketa edo dibortzio kasuetan, epaia eta hitzarmen arauemailea.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          • 1989ko irailaren 28ko 1246/1989, Foru Agindua, Gaixotasun eta elbarritasunagatik Gizarte Ongizateko Fondoaren pentsioa eskuratzeko badintzak arautu eta agiri esijigarriak errazteari buruzkoa (1989ko urriaren 18ko 198 zenbakiko GAO).

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txosten Teknikoa
          • Espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu
          • Jarraipen fitxan erregistratu
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.