Gaixotasun kroniko larria duten pertsonentzako errehabilitazio psikosozialerako eguneko zentroa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Banakako arreta sozio-sanitario eta integrala eskaintzen die, errehabilitaziora bideratua, egunean zehar, mendekotasun egoeran dauden eta buruko gaitz larri eta kronikoa duten pertsonei. Horretarako jarduera multzo koordinatu eta antolatu bat garatzen du, jakintza-alor anitzeko diziplina duen lantalde baten bidez, pertsona horien autonomia pertsonalaren errehabilitazioa landu eta mantentzeko, dauzkaten muga funtzionalak arintzeko, hondar-sintomatologia murrizteko, ospitaleratze psikiatrikoak saihesteko, zaintzaileei laguntza emateko eta pertsona bere komunitatearen ingurunean mantentzea ahalbidetzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Tolosan erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariek.
Baldintzak:
- Buruko gaitza izan eta eguneroko bizimoduaren jardueretan laguntza behar duten pertsonek, honako baldintzak betetzen badituzte:
- Espainiar nazionalitatea edo Europar Batasuneko edozein estatutakoa izatea eta gutxienez bost urtez bizi izana estatuko lurraldean; urte horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute.
- Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, I, II edo III mailan.(fitxa ikusi GMBB)
- Tolosan erroldatuta egotea eta bertan bizi izatea.
- 20 eta 64 urte bitartekoak izatea.
- Minusbaliotasun maila % 33 edo gehiagokoa aitortua izatea.
- Osasun mentaleko arreta sare publikoan arreta jasotzen ari izatea eta Balorazio eta Orientazio Soziosanitarioko Batzordeak egokitzat bideratua izatea, eskatutako zerbitzurako.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartu ahal izatera begira konputatzen diren familia unitateko beste kideen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofiziala.

Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.

Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu delaren frogagiria, ustezko desgaitasuna den kasuetan.

Banatze, dibortzio edo ezkontzaren deuseztasun kasuan, horri dagokion erabakia, eta izatezko bikotea hautsi den kasuan, dagokion erregistroaren ziurtagiria, bikote horren inskripzioa deuseztatu izana egiaztatzekoa.

Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken horiek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 5 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaera izapidetzeko ezinbestekoa izango da aurrez-aurreko hitzordua izatea Gizarte Zerbitzuetan.

          Behin espedientea osatutakoan, Aldundira bideratuko da espedientea eta bertan ebatziko dute.

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txosten Teknikoa
          • Espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu
          • Jarraipen fitxan erregistratu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.