Etxebizitza edo egoitza zerbitzua buruko gaixotasun kronikoa duten pertsonei zuzendutakoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Menpekotasun egoeran dauden eta buruko gaitz larri eta kronikoa duten pertsonentzako bizikidetza zentro hauen helburua da ohiko etxebizitza edo etxebizitza iraunkor izatea, ohiko ingurunean ezin dituztelako beren beharrak modu egokian ase.
Zentro hauek laguntza maila ezberdinak eskaini beharko dituzte (mugatua, zabala edota orokorra) artatutako pertsonen beharretara egokitu eta mantentze edo errehabilitazio funtzional, psiko-sozial eta gizarteratzeko programak eskainiz. Programa horien helburua da pertsonen autonomia hobetu eta mantentzea, hondakin sintomatologia murriztea, ospitale psikiatrikoetan sartzea ekiditea eta gizarteratzea sustatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Tolosa erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariek.
Baldintzak:
- Buruko gaitza izan eta eguneroko bizimoduaren jardueretan laguntza behar duten pertsonek, honako baldintzak betetzen badituzte:

  • Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, I, II edo III mailan. (fitxa ikusi GMBB)
  • Tolosan erroldatuta egotea eta bertan bizi izatea.
  • 18 eta 64 urte bitartekoak izatea.
  • Minusbaliotasun maila % 33 edo gehiagokoa aitortua izatea.
  • Osasun mentaleko arreta sare publikoan arta jasotzen ari izatea eta Balorazio eta Orientazio Soziosanitarioko Batzordeak egokitzat bideratua izatea, eskatutako zerbitzurako.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartu ahal izateko konputatzen diren familia unitateko beste kideen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofiziala

Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu delako frogagiria, ustezko desgaitasuna den kasuetan.

Banatze, dibortzio edo ezkontzaren deuseztasun kasuan, horri dagokion erabakia, eta izatezko bikotea hautsi den kasuan, dagokion erregistroaren ziurtagiria, bikote horren inskripzioa deuseztatu izana egiaztatzen duena.

Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          Eskaera egin nahi duen pertsona artatuta izaten ari de Osakidetzako Osasun Mentaleko zerbitzuan ere egin daiteke eskaera.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken horiek ordaindu beharreko diru kopurua bere egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 5 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu
          • Jarraipen fitxan erregistratu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.