Mendekotasun egoeran daudenentzat familia-harrera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasun egoeran dagoen pertsonari familia giro batean gertuko eta bere beharrei egokitutako arreta eta zaintza emateko zerbitzua da.
Familiek edo bakarrik bizi diren pertsonek beren etxeetan beraiekin inolako ahaidetasunik ez duten eta beren borondatez hala eskatzen duten mendekotasun egoeran dauden pertsonak hartzen dituzte, eta familia batean ohikoak diren eta espero litezkeen maila eta kalitateko arreta eta zaintza eskaintzen dute.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona batek familian hartua izateko, bete beharreko baldintzak:
* Tolosan erroldatuta egotea eta eskaera aurkezten den eguna baino urtebete lehenagotik, gutxienez, Gipuzkoako udal batean erroldatuta egotea, Foru Dekretu arautzailean jasotako salbuespeneko kasuetan izan ezik.
* 18 urtetik gorakoa izatea.
* Mendeko pertsonatzat hartua izatea indarrean dagoen baremoaren arabera.
* Bizikidetza normala galaraziko duten portaera edo osasun arazo larririk ez izatea.
* Bigarren mailarainoko odol edo ezkontza ahaidetasunik ez izatea hartuko duen elkarbizitza unitateko kideekin.
Familia batek harrerakoa izateko bete behar dituen beharkizunak:
* Elkarbizitza unitatea osatzea.
* Erreferentziazko pertsona bat izendatzea. Pertsona honek Foru
Dekretu arautzailearen 2.B artikuluan b) puntuan ezarritakoa bete beharko du.
* Familiaren oinarrizko beharrak asetzeko nahikoa baliabide ekonomiko izatea. Kalkuluak egingo dira Foru Dekretu arautzailearen 2.Bc) artikuluan ezarritakoari jarraituz.
* Adinez nagusi diren familia unitateko kide guztiek onartzea harrera.
* Harrera egiteko etxebizitza egoki bat izatea, Foru Dekretu
arautzailearen 2.B artikuluan e) puntuan ezarritakoari jarraituz.
* Harrera familia unitatearen etxean, arreta edo zaintza berezia behar duten bi pertsona baino gehiago ez izatea, harrerakoa barne.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • O30- Nortasun Agiria, Pasaportea edo Atzerritarraren Identifikazio Agiria

  • Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren ziurtagiria.
  • Harrera egiten duen familia:

- Harreraren erreferentziako arduraduna izango den pertsonaren izendapena.

- Harrera onartzen duen dokumentua, harrera familia osatzen duten kide guztiek sinatuta.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Artatua den pertsonak bere diru-sarreren araberako ekarpena egin beharko du.

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: 5 egun
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
              • Espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu
              • Agiria eman interesatuari
              • Jarraipen fitxan erregistratu
              • Artxibatu

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Gipuzkoako Foru Aldundia

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

              Kodea: 00000009

              Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.