Diru-laguntza menpekotasun egoera duenaren laguntza pertsonalerako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasun handia duen pertsona bat zaintzeko Gizarte Segurantzan altan dauden laguntzaile-pertsonalak kontratatzeko prestazio ekonomikoa eskatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Mendekotasuna duten eta Tolosan erroldatuak dauden pertsonek (I. II. edo III. Gradukoa) (fitxa ikusi) , haiekin ahaidetasunik ez duen 18 urtetik gorako pertsona batek zaintzen baditu eta pertsona Gizarte Segurantzan alta emana badago, edo beraien ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Zaintzailearen NAN
  • Lan kontratua sinatuta.
  • Gizarte Segurantzan afiliatu, alta eman eta kotizatzeko baldintzak betetzearen agiria.
  • Pertsonei arreta soziosanitarioa ematea etxean lanbide kualifikazioa izatea.
  • Bankuko edo Kutxako libreta edo kontu korrentearen titular agiria.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Foru Aldundiak bere gain hartzen du diru-laguntza hauen ordainketa.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 5 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu
          • Jarraipen fitxan erregistratu
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.