Eguneko Zentrua mendekotasun-egoeran daudenentzat.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako eguneko zentroak arreta integrala eskaintzen die, egunean zehar, ohiko ingurunean beren premiak behar bezala asetzerik ez dutenean, muga fisiko edota psikiko handiak izateagatik eguneroko bizimoduaren jarduerak gauzatzeko.
Horretaz gain, garraio zerbitzua ere eskaintzen da.
Zentro batzuetan zerbitzua asteburu eta jaiegunetan ere badago.

NORK ESKA DEZAKE?

Tolosan bizi diren eta bertan erroldatuta dauden pertsonek edo beraien ordezkariek.
Baldintzak:
- Espainiar nazionalitatea edo Europar Batasuneko edozein estatutakoa izatea eta gutxienez bost urtez bizi izana estatuko lurraldean; urte horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute.
- Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, I, II edo III mailan.
- 65 urte izatea, edo eskaera aurkezten den urtean betetzea, edo 60 urte izatea desgaitasuna duten pertsonen kasuan.
- Baliabidearen egokitasuna jasotzen duen orientazio txostena edukitzea, Gipuzkoako Foru Aldundiak horretarako berariaz adierazitako balorazio eta orientazio tresnak egina.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orria
  • Diru-sarreren agiriak.
  • Ezinbestekoa da Mendekotasunaren balorazioa eta RAI balorazioa ebatzita egotea eskaera hau bideratu ahal izateko

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          Eskaerak bideratu ahal izateko, ezinbestekoa izango da Gizarte Zerbitzuetan aurrez aurreko elkarrizketa egitea.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu
          • Jarraipen fitxan erregistratu
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.