Mendekotasun-egoeran daudenentzat egoitzak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Adinduentzako egoitzak ohiko edo bizileku iraunkorra eta, hala dagokionean, aldi baterako bizilekua izateko zentroak dira, mendekotasun egoeran dauden adinduentzat, pertsona horiek dituzten premiak bere ohiko ingurunean edo bizileku aukera arinagoetan behar bezala asetzerik ez dagoenean, laguntza handiagoak behar dituztelako.

NORK ESKA DEZAKE?

Tolosan bizi diren eta bertan erroldatuta dauden pertsonek edo beraien ordezkariek
Baldintzak:
- Estatuan, gutxienez, bost urtez bizi izatea, horietatik azken biak eskaera aurkezten den dataren aurrekoak izanik.
- Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, II. edo III. Graduaz (fitxa ikusi), Mendekotasuna Baloratzeko Baremoaren (MBB) arabera
- 65 urte izatea, edo eskaera aurkezten den urtean betetzea, edo 60 urte izatea desgaitasuna duten pertsonen kasuan.
- Baliabidearen egokitasuna jasotzen duen orientazio txostena edukitzea, Gipuzkoako Foru Aldundiak horretarako berariaz adierazitako balorazio eta orientazio tresnak egina

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • O30- Nortasun Agiria, Pasaportea edo Atzerritarraren Identifikazio Agiria

Mendekotasunaren eta RAI balorazioaren emaitza izan behar da eskaera hau tramitatu ahal izateko

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          Eskaera bideratu ahal izateko ezinbestekoa izango da aurrez aurreko hitzordua egitea Gizarte Zerbitzuetan

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken horiek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 5 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txosten Teknikoa
          • Espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu
          • Jarraipen fitxan erregistratu
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.