Haurren eta nerabeen babesgabetasun edota arrisku egoeraren balorazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerbitzu honen helburua da antzemandako edo Udal gizarte zerbitzuei jakinarazitako haurrak eta nerabeak arrisku edo babesgabetasun egoeran dauden zehaztea, eta horien larritasun maila baloratzea, horretarako ezarritako ikerketa eta baloraketa prozedura eta balorazio teknikorako sortutako BALORA tresna erabilita.

NORK ESKA DEZAKE?

Tolosan bizi diren haurrei, nerabeei edota beren familiei zuzendutako zerbitzua da. Interesatuek, beren ordezkariek, edo horrelako egoera bat egon daitekeen susmoa duen edonork jakinarazi dezake.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurrez aurreko hitzordua egitea ezinbestekoa izango da egoerak ongi baloratu eta esku-hartze plana egiteko

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1.- BALORA tresna aplikatuta, hasierako balorazioa bada haur babesgabetasun egoera larria dagoela: txostena eman eta EZIAra bidaltzen da (Zonako haur eta nerabeen ekipoa) balida dezan. Balidatzen bada, familiarekin egin beharreko ondorengo esku-hartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren bidez gauzatzen da.
          2.- Tresna aplikatzearen ondorioz baloratzen bada kalteberatasun edo gizarte bazterketaren arrisku arin edo moderatuko egoera dagoela, egoera baloratzen jarraitzen da (pertsonarekin harremanetan jarri, pertsona esanguratsuekin hitzordua eskatu, bisitak etxera, familiarekin harremanetan dauden beste gizarte eragile batzuengandik informazioa eskatu,...) eta gizarte esku-hartzea hastea proposatzen da jarraipen, koordinazio eta ebaluazio etengabea eginez, eta uneoro Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak dituen prestazio eta zerbitzuen artean tramitatzea eta kudeatzea egokitzat jotzen direnak proposatzen dira.
          3.- Gizarte bazterketa egoera hauen arreta espezifikorako egun dauden udal zerbitzu eta prestazioak honakoak dira: udal gizarte langileak eta esku-hartze terapeutikoa edota edukatibo-familiarra.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez du organo ebazlerik behar

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Kodea: 00000009

            Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.