Mendekotasuna Baloratzeko Baremoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Adin, gaixotasun edo ezgaitasunaren ondoriozko eta autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsorialaren autonomia galerarekin lotutako arrazoiak direla medio eguneroko bizimoduaren oinarrizko jarduerak gauzatzeko iraunkorki beste pertsona baten edo batzuen arreta edo laguntza handia behar duten pertsonen mendekotasun mailaren balorazioa da.

Ezgaitasun intelektual edo buruko gaixotasuna duten pertsonen kasuan, autonomia pertsonalerako bestelako laguntzak behar dituzte.
Balorazio horren arabera aitortuko da, abenduaren 14ko 39/2006 Mendekotasunari buruzko Legearen arabera, pertsona batek zein zerbitzu eta prestazio jasotzeko eskubidea duen.

NORK ESKA DEZAKE?

Tolosan erroldatuta dagoen eta estatuko edozein herritan 5 urtez erroldatuta egon bada, eta beti ere azken horietatik 2 urte eskaera egin aurrekoak izan badira. Bere ordezkariek ere egin dezakete eskaera.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • O30- Nortasun Agiria, Pasaportea edo Atzerritarraren Identifikazio Agiria

  • Eskaera orria
  • Sendagilearen txostena
  • Espezialisten txostenak, baleude.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          Balorazio horren helburua egoitza baliabidea kudeatzea bada (eguneko zentrua, egoitza-harrera, behin-behineko egonaldiak egoitzan,...) ezinbestekoa da Gizarte Zerbitzuen departamentuan aurrezaurreko hitzordua egitea.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu
          • Jarraipen fitxan erregistratu
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.