Diru-laguntzak adingabeak izatezko zaintzan dituzten familientzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aldundiak ematen duen prestazio-ekonomikoa da, adingabeak «izatezko zaintza» egoeran zaintzen dituzten familiei laguntzekoa dena; beraz, harrera egoera hori neurri administratibo edo judizial gisara hartua ez den kasuetan, adingabeari eta bere sare naturalari laguntzen zaio.

NORK ESKA DEZAKE?

Adingabeak «izatezko zaintza» erregimenean dituzten familiek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskaera orria
2. NAN, edo, horrelakorik izan ezean, eskatzailearen nortasuna
egiaztatzen duen beste agiriren bat; eta, hala behar denean, legezko ordezkariaren edota zaintzaz arduratzen den pertsonaren agiria.
3. Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskabidea aurkezten duen pertsonak, haren legezko ordezkaritza duela egiaztatzen duen agiria.
4. Adingabearen familia liburua.
5. Familia Unitatearen diru-sarrerak egiaztatzen dituen dokumentua.
6. Onuradunak izatezko zaintzari lotuta dauden betebeharrak beteko dituen konpromisoa.
7. Laguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo banku-kontuaren titulartasun-datuak.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 5 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txosten Teknikoa
          • Espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu
          • Jarraipen fitxan erregistratu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.