Familiak, haurrak eta nerabeak arrisku egoeran

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Haurrak eta nerabeak babesteko eta babesgabezia-arrisku eta egoerak prebenitzeko hlburuz egiten den esku-hartzea da. Helburu nagusia da adin txikiko pertsonen garapen egokia eta familia-giro normalizatua lortzea, beti ere, adin txikiko pertsonen interes gorena ardatz hartuta.

Hori lortzeko, Gizarte Zerbitzuen bidez hainbat programa garatzen dira:

-Sentsibilizazioa eta komunitateko eragileekin koordinazioa, garaiz atzemateko arrisku egoera hauek

- Familiarekin esku-hartzeko programa

-Ingurune irekian esku-hartzeko hezitzaileen programa

Era berean, udaleko Gizarte Zerbitzuen eskumena gainditu eta babesgabezi-arrisku edo egoera larria edo antzematen badira, Gipuzkoako Foru Aldundira bideratzen da informazioa, esku-hartzea beraien gain utziz. (Informazio gehiago ondoko helbidean: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gizartepolitika/kolektiboak/haurrak-eta-nerabeak-babesik-gabe)

NORK ESKA DEZAKE?

Babesgabezia egoeran edo arriskuan egon daitezkeela uste duten pertsonek edo familiek.

Komunitate mailako esku-hartze eraginkorra egiteko eta gaiarekiko sentsibilizazioan sakondu nahi duen edozein eragilek: ikastetxeak, haur-eskolak, osasun-zentruak, gazte-topagunea, aisialdi-taldeak, udaltzaingoa,...

Gaiaren inguruko kezkaren bat izan dezakeen edonork, informazioa eskatu, sentsibilizatu,...

Babesgabezia-egoera edo arriskuko egoeraren bat egon daitekeela uste duen edonork.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Kasuan kasu baloratuko da dokumentu gehigarririk behar ote den.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

        Posta arrunta:
      • Tolosako Udala
        Plaza Zaharra 6b -20400- TOLOSA

        Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
      • Tolosako Udala
        Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
        • Balorazioa
        • Txosten Teknikoa
        • Gizarte esku-hartzea proposatu
        • Jarraipen fitxan erregistratu

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez du organo ebazlerik behar

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

        Kodea: 00000009

        Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

        Aurreikusitako lagapenak:

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.