Etxerik-gabekoentzat alojamendua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gaueko arreta ematen duen zerbitzua da, intentsitate baxukoa, eta bazterkeria egoera-larrian edo larrialdi egoeran dauden pertsonei lo egiteko eta oinarrizko beharrizanak betetzeko aukera ematen die.

19:30etatik 9:00ak arte eskaintzen da zerbitzua, eta irekiera orduan egiten dira izen-emateak.

NORK ESKA DEZAKE?

18 urte beteta eta bazterkeria egoeran dauden pertsonek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • O30- Nortasun Agiria, Pasaportea edo Atzerritarraren Identifikazio Agiria

NON ESKATZEN DA?

  • Zuzeneko sarrera eskaintzen duen zerbitzua da, beraz, zerbitzura bertara joan behar du eskatzaileak eskaera egitera:

Abegi
Agintari Kalea 7,behea
20400 Tolosa

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Eskatzaileari jakinaraziko zaio ABEGIren ordutegia eta helbidea.

Izena ematerakoan zerbitzuaren arduradunak egiten du balorazio teknikoa eta horren araberako erabakia hartzen du.

Gehienez ere, hiru hilabetean behin, aste beteko iraupenez eman daiteke zerbitzu hau. Salbuespenez, iraupena luzatzea erabaki daiteke, egonaldi bereziak onartuz.

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Ez du organo ebazlerik behar

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Fitxategiaren izena: Udalez kanpoko datu basea

    Kodea: 00000022

    Fitxategiaren xedea: Emandako datuak ez dira gordetzen Tolosako Udalaren datu baseetan. Udala tramitatzaile hutsa da, beste entitate edo erakunde batentzat.

    Aurreikusitako lagapenak:

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.