Pertsona heldu autonomoen familia-harrera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Programa honen bidez, pertsona bakarrek, bikoteek edo familiek beren etxean harreran hartzen dituzte beraiekin familia-harremanik ez duten adineko pertsona autonomiadunak, berezko familiek ematen duten mailako ohiko-zaintza eta arreta eskaintzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • 65 urte edo gehiago izatea
  • Tolosakoa izatea edota Tolosan erroldatuta egotea gutxienez eskaera hau egin baino bi urte lehenagotik.
  • Menpekotasun mailaren balorazioan, autonomiaduna dela adieraztea.
  • Odolkidetasunez 4.maila arterako edo kidetasunez 2.maila arterako ahaidetasunik ez izatea harrera egin nahi duen familia unitatearekin

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Urteko diru-sarrerak azaltzeko beharrezkoa den dokumentazioa
  • Beharrezkoa da mendekotasun balorazioa izatea

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Hartua izan den pertsonak, bere urteko diru-sarreren %75eko ekarpena egin beharko dio harrera familiari, beti ere, bere behar pertsonaletarako gutxiengo soldataren %50a babestuko zaiolarik.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txosten Teknikoa
          • Ebazpena
          • Jakinarazi interesatuari
          • Jarraipen fitxan erregistratu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.