Adineko Autonomoentzako Alokairuzko Apartamentuak (Uzturre).

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasunaren arriskua duten, edo mendekotasun arina duten 65 urte edo goragoko pertsonei zuzendutako alojamendua alokairu eran, Uzturre Bizigunean kokatuta dauden apartamentuetan.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoak ondorengo betebeharrak dituenak:

  • Tolosan erroldatuta egotea azken 5 urteetan (etenik gabe), edo 10 urte azken 15 urteetan. Azken kasu horretan urte beteko antzinatasuna eduki beharko du eskaera egitean.
  • Eskaera egitean 65 urte beteta edukitzea. Irizpide honek salbuespenak izan ditzake. Eskaera apartamentu bikoitzerako egiten bada, baliabide horretaz senar-emazteak edo antzeko lotura duten pertsonak, edo beste edozein familia lotura dutenak balia daitezke. Kasu horretan, laguntzaileak 60 urtetik gora eduki behar du.
  • Pertsona autonomoa izatea, edo 1. graduko mendekotasuna edukitzea Mendekotasun Balorazio Baremoaren arabera.
  • Bere osasun egoerak ez behar izatea etengabeko asistentziarik osasun erakundeetan, ezta osasun publikoko neurriak hartzea ere.
  • Arazo psikikorik ez edukitzea, ezta elkarbizitza arazorik sor lezakeen jokabiderik ere.
  • Arautegi honetan ezarritako arauak eta obligazioak beregain hartzeko gai izatea.
  • Apartamentu bat errentan hartzeko, urteko sarrera gordinek ez gainditzea IPREM-en %325, eskatzailea pertsona bakarra denean; edo IPREM-en %450, bi pertsonako elkarbizitza unitate bat denean.
  • Pertsonaren ondasunen zenbatekoak, ohiko etxebizitza alde batera utzita, ezin ditu 180.000,00 euro gainditu, logela eskubideko apartamentu bat eskatzen denean. Gehienezko kopurua 100.000.00 eurokoa izango da, errentako apartamentu bat eskatzen denean.
  • Apartamentu baten adjudikaziodunak etxebizitza bat baldin badauka jabetzan, jabetza soilean, azalera edo gozamen eskubidearekin, konpromisoa hartuko du sei hilabeteko epean, adjudikazioa formalizatzen denetik, aipatu etxebizitza salgai jartzeko, errentan edo zesioan uzteko. Etxebizitzak ohizko bizitoki bezala okupatuta geratu behar du.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Osasun txartela.
  • Etxebizitzaren egoeraren gaineko txosten teknikoa, bizigarritasun edota irisgarritasun baldintzei dagokienez, hala behar denean.
  • Egoera ekonomikoaren berri jasotzeko baimena Udalari edota hari buruzko datu zehatzak:
    • Eskaeraren aurreko lau urteei buruzko zerga informazioa.
    • Ondasun higiezinen errendimendutik sortutako errenten ziurtagiriak.
    • Pentsio, prestazio, subsidio, soldata eta abarren ziurtagiriak, eguneratuta eta dagozkien erakundeak igorriak.
    • Besteak beste, aurrezki-libretak, kontu korronteak, bonoak, akzioak eta epe finkoko laminak dituen finantza erakundeetako posizio eguneratuen ziurtagiria.
  • Finantza erakundea eta kontu korronte zenbakia.
  • Udal gizarte zerbitzuek interesgarritzat jo dezaketen beste edozein dokumentu.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Alokairuaren kostea urtero eguneratzen dena. 2018ko prezioa da 539,98 € hilean.

          Dena den, eskatzailearen ahalmen ekonomikoaren arabera kalkulatzen da bakoitzak ordaindu beharreko hileko kopurua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaera izapidetu ahal izateko ezinbestekoa izango da aurrez-aurreko elkarrizketa mantentzea Gizarte Zerbitzuetan.

          Etxebizitzarik ez badago hutsik, eskaerak itxaron zerrenda osatzera pasatzen dira.

          Ordenantzak markatutakoaren araberako puntuaketa egiten da, eta puntuazio horrek markatzen du alojamentu honetara sartzeko hurrenkera.

          Plaza libratzen den bakoitzean itxaron-zerrendan daudenen inguruko informazio eguneraketa egiten da, puntuazio hori egokituz.

            • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
            • Txosten Teknikoa
            • Ebazpena
            • Jakinarazi interesatuari
            • Kontratua sinatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Kodea: 00000009

            Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.