Gizarte larrialdietarako laguntzak (GLL)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aldizkakoak ez diren laguntza ekonomikoak dira, diru-laguntza izaerakoak; eguneroko beharren gastu espezifikoei aurre egiteko behar adina baliabide ez duten pertsonei zuzenduak, helburua izanik bazterketa soziala aurreikusi, ekidin edo arintzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona onuradunek Tolosan erroldatuta egon behar dute, eta eskaera egin aurreko 6 hilabeteetan Euskal Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egon direnak, edo bere benetako bizitokia berau izan denean.Baita urte beteko bizikidetza unitate independientea izan behar dute, eskaera egiteko momentuan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orriaren amaieran jasotzen da eskaerari erantsi beharreko dokumentu osagarrien zerrenda (dena den, eskatzaileak ez ditu aurkeztu beharko aurrez aurkeztu dituen dokumentuak edo Udalean lortzen direnak)

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
          • Tolosako Udala
            Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            Ebazpena oinarrituko duen proposamen teknikoa egiteko ezinbastekoa izango da gizarte langilearekin aurrez-aurreko hitzordua egitea.

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 15 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            • Urteroko agindua

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
            • Txosten Teknikoa
            • Ebazpena
            • Jakinarazi interesatuari
            • Ordainketa egin
            • Dirulaguntzaren zuriketa egin
            • Jarraipen fitxan erregistratu
            • Artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Kodea: 00000009

            Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.