Udal laguntzak diru-sarrerak bermatzeko eta gizarte inklusiorako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru-laguntza bat da, oinarrizko beharrak estaltzeko izaera duena. Baliabide ekonomikorik gabeko pertsonei edo familiei zuzenduta dago, zeinak egoera ekonomiko oso larrian dauden eta ez duten bestelako diru-laguntzarik jasotzeko aukerarik.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

-Eskatzailearen eta bizikidetza-unitateko gainerako kideen nortasuna egiaztatzen duen dokumentua.

-Bizikidetza-unitatearen egoera ekonomikoa kontsultatu ahal izateko baimena, edo bestela, egoera hori egiaztatzen duten dokumentuak: banku-egiaztagiriak, pentsioen ordainagiriak, Gipuzkoako eta Estatuko Ogasunek emandako ondasun-egiaztagiriak, nomina, langabezia-prestazioak, BEZaren aitorpena, e.a.

Ez da beharrezkoa izango dokumentazio hori ekartzea baldin eta bere espedientean badago

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

            Informazio gehiago:
          • TOLOSA
            Telf.: 943 69 74 60

            Ebazpea oinarrituko duen proposamen teknikoa egiteko ezinbestekoa izango da gizarte langilearen aurrez-aurreko hitzordua egitea.

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 7 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskaera ebatzi ahal izateko ezinbestekoa izango da Gizarte Zerbitzuen Departamentuan aurrez-aurreko hitzordua izatea.

            • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
            • Txosten Teknikoa
            • Ebazpena
            • Jakinarazi interesatuari
            • Ordainketa egin
            • Dirulaguntzaren zuriketa egin
            • Jarraipen fitxan erregistratu
            • Artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Kodea: 00000009

            Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.