Bizileku aldaketa Tolosan bertan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tolosan aurretik erroldatutako pertsonak herrian bertan beste etxebizitza batean erroldatzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Interesa duten pertsona fisikoak, profesionalak (bere jardunean), juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

  • Etxearen jabeak edo bere kasuan, alokairu kontratuaren titularrak, pertsonalki agertu beharko du eskatutako dokumentazioa aurkeztera.

  • Adin txikikoen errolda egiterakoan, guraso bakar batekin egin nahi izanez gero, beste gurasoaren baimena beharko da, edo halakorik ez balego, epailearen ebazpena, zaintza eta jagoletza behin-behineko neurriak edo hitzarmen arutzailea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Etxe berriko eskriturak edo alokairu kontratua
  • Familia Liburua, adingabeen kasuan

Aukerakoa:

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
            • Erroldan aldaketa egin
            • Artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            IDAZKARITZA - Idazkaritza

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

            Kodea: 00000001

            Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.