Egoitza iraunkorreko baimenik ez duten Europako Erkidegokoaz kanpoko atzerritarrei erroldako inskripzioa berritzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Egoitza iraunkorreko baimenik ez duten Europako Erkidegokoaz kanpoko atzerritarren inskripzioak bi urtez behin berritzea.

Behin jasota inskripzio hori egitera behartuta dauden pertsonen zerrenda (Estatistika Institutu Nazionalak bidaltzen du), Udal honek pertsona horiei jakinaraziko die udal bulego hauetara etorri behar dutela errolda eguneratzera.

NORK ESKA DEZAKE?

Espainian bizi diren Europako Erkidegoaz kanpoko atzerritarrek, egoitza iraunkorreko baimenik ez badaukate.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Atzerritarrak identifikatzeko txartela (Espainiako agintariek emanda), edo euren herrialdeko pasaportea, biak indarrean daudela (pasaportea iraungia badago, hura berritzen ari dela dioen frogagiria). Berritzea, lehentasunez, Atzerritarrak Identifikatzeko Txartelarekin egingo da.
  • (Atzerritarrak identifikatzeko beste herrialdeetako txartelek ez dute balio).
  • Adingabeen kasuan, berritzeko eskaria guraso batek edota legezko ordezkariak bete beharko du, eta azken honen nortasun agiriaren fotokopia erantsiko zaio.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Estatistikako Institutu Nazionalari jakinarazi.

            • Artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            IDAZKARITZA - Idazkaritza

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

            Kodea: 00000001

            Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.