Terrazak jartzeko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ostalaritza arloko establezimenduek behar duten lizentzia, mahai, aulki, upel edo antzeko elementuekin lurzoru publikoa okupatzeko. Establezimenduak jarduerarako udal-lizentzia eduki behar du nahitaez.

Lizentzia eskatzen denean, ulertuko da urtez urte luzatzen dela, harik eta interesatuak baja eskatzen duen arte.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Okupatutako azaleraren plano, krokis edo marrazki zehatza; mahai, aulki eta gainerakoen banaketa; fatxadaren luzera, geratzen diren espazio libreen zabalera, hiri-elementuen kokapena (trafiko seinaleak, zuhaitzak, eserlekuak, zutabeak, hiri-altzariak…), eta udal zerbitzuena (kutxatilak, suteetarako ur-harguneak, ur hornidurako hustubideak, saneamendua, gasa, eta abar).

FORMATUA ETA ALE KOPURUA

  • Euskarri digitala (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkezteko aukera baitute.
  • Ale kopurua: 1, beste administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Indarrean dauden Ordenantza Fiskalak.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagkion sailera bideratu.
          • Txosten teknikoa egin
          • Ebatzi
          • Tasak likidatu.
          • Interesatuari jakinarazi.
          • Fidantza jarri

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.