Administrazio-lizentzia behar duten jarduera sailkatuak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Da lizentzia eskatzeko harako ingurumenean, pertsonengan edo pertsonen ondarean eragin handiagoa izateagatik lizentzia administratiboa behar duten jarduera eta instalazio publiko zein pribatu haientzat, zeinak sartuta daude Euskal Herriko ingurugiroa babesteko 7/2012 Lege Orokorraren II. Eranskineko A atalean.


Jarduera ireki baino lehen, informazioa eska dakieke udal zerbitzu teknikoei.


* Lokala egokitzeko, jarduera-eskaerarekin batera obra-lizentzia eskatu behar da. Edozein kasutan, sailkatutako lizentziari lotuta dauden jarduerentzat ezin izango da obra-lizentziarik eman jarduera-lizentzia eman arte. Bi lizentziek egintza administratibo bakarrean eman ahal izango dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Proiektu tekniko bat, profesional gaitu eta eskudun batek idatzia.

Ingurumen Memoria:

  • Jarduerari buruzko memoria deskriptiboa, ingurumen-alderdiak ere aintzat hartzen dituena; jarduera garatzeko neurriak ere bilduko ditu.Hona edukiotako batzuk:
  • Memoria bat: jarduera deskribatu behar du eta jarduera horrek ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan eragin ditzakeen kalteak gutxitzeko ezarri diren neurriak azaldu.
  • Lokalaren deskribapena: eremuak (erabilgarriak eta eraikiak), osoak eta partzialak, erabileren arabera; sarbideak, lokalaren kokapena eraikinaren barruan eta eraikinarekiko komunikabideak.
  • Fatxadaren edo fatxaden koloretako argazkia/k
  • Jardueraren deskribapena (helburua eta garapenaren edo ekoizpenaren teknika berezkoak, makinak, erregaiak, higiene instalazioak...) eta jarduera horrek ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan eragin ditzakeen kalteak gutxitzeko ezarri diren neurriak azaldu.
  • Jarduerak funtzionatzeko behar dituen makinen deskripzio eta ezaugarri teknikoak eta lokala aireztatzeko edo girotzeko instalaziorik jartzekotan, instalazio horien ezaugarriak.
  • Lokalaren edo jardueraren aurrekariak, deskribaturik edo azaldurik BERRIA ote den, edo lehendik dagoen lokal edo jarduera baten BERRIKUNTZA edo LEGEZTAPENA.
  • Aplikatu beharreko araudia betetzen delako justifikazioa: (Hirigintzako Udal Planeamendua, Udal Ordenantzak), Irisgarritasunak, Kode Teknikoa, osasun-araudiak eta abar.
  • Berariazko erregelamenduen mende dauden instalazioen kasuan (instalazio elektrikoa, termikoa, gasarena, eta abar) haietako bakoitzari dagokion baimena eta kasu bakoitzean industria segurtasunari buruzko araudiek xedatzen duten zerbitzua abian jartzeari agiria aurkeztea.

Baimen Sektorialak.

Planoak:

  • Jardueraren kokapena (gutxieneko eskala: 1:5000).
  • Kokalekua: Lokalaren edo eraikinaren kokapen zehatza adierazita eta finkaren gainerako elementuekiko erlazioa islatuta (eskala gutxienez 1:500).
  • Oin kotatuak: lokala osatzen duten maila guztien gaurko egoera islatzen dituzten planoak, honako hauek zehaztuz:
  • Lokala osatzen duten gelen banaketa eta erabilerak, kotak eta eremuak ere azalduta (eskala 1/50 edo antzekoa) irisgarritasun arauak betetzearen justifikazioa barne.
  • Instalazioak, aireztatzea, girotzea, makinak, suteen aurkako babesa, saneamendua, iturgintza, elektrizitatea (eskala 1/50 edo antzekoa, irakurtzeko moduan).
  • Sekzio kokatuak (eskala 1/50 edo antzekoa)
  • Guneen eta erabileren altuerak, hodiak, instalazioak, makinariak eta abar erakusten dituzten sekzioak (luzetara eta zeharretara).
  • Bere sarbideak eta sestra-kotek trazatutako sekzioa.
  • Fatxada/k oraingo egoeran (eskala 1/50 edo antzekoan)
  • Jarduerarako beharrezkoak diren beste xehatasunezko plano batzuk.

FORMATUA ETA KOPIA KOPURUA

  • Euskarri digitalean (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkezteko aukera baitute.
  • Kopia kopurua: 1, beste administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Indarrean dauden ordenantza fiskalak.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa baldintzatua (3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Ingurugiroa Babestekoa)

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu.
          • Hirigntzako txostena.
            • Aurkakoa. Eskaera ez onartu
            • Aldekoa. Espedietearekin jarraitu.
          • Jendeaurrean jarri eta auzkoideei jakinarazi
          • Osasun txostena eskatu.
          • Txosten teknikoa.
          • Ingurumen Sailarineurri zuzentzaileen txostena eskatu.
            • Aurkakoa. Eskaera ez onartu
            • Aldekoa. Espedientearekin jarraitu
          • Jarduera Lizentzia eta hala badagokio, obra lizentzia eman.
          • Eraikuntza eta Obrei buruzko zergaren likidatu
          • Lizentziaren mendeko jardueraren neurri zuzentzaileak betetakoan, aldez aurretiazko jakinarazpena egin eta jarduera ireki
          • Jarduera irekitzeko tasak likidatu
          • Ikuskatu eta txostena egin, bertan zehaztuko delarik zer egin behar ote den: edo neurri zuzentzaile osagarriak ezarri edo hirigintz-diziplina prozesu bat ireki.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.