Gizarte zerbitzuen eta osasunaren alorreko lankidetzarako eta garapenerako dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gizarte ekintzaren esparruan jarduerak, proiektuak edo programak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko pertsona edo erakundeei emango zaizkien dirulaguntzak dira.

Diru laguntza lerro ezberdinak daude:

  1. Tolosako udalerrian eraldaketa sozialerako heziketa eta sentsibilizazio proiektuak eta ekintzak gauzatzeko dirulaguntzak elkarteei.
  2. Gizarte zerbitzuen eta osasunaren arloko jarduerak egiteko dirulaguntzak elkarteei.
  3. Gizarte zerbitzuen eta osasunaren arloko elkarteen mantenurako dirulaguntzak.
  4. Hegoaldeko herrialde pobretuetan garapenerako lankidetza proiektuak egiteko dirulaguntzak elkarteei.
  5. Nazioarteko lankidetzan boluntarioki dihardutenentzat dirulaguntzak.
  6. Larrialdi egoeretan ekintza humanitario eta puntualetarako proiektuak egiteko dirulaguntzak.


Ikusi deialdia

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NAN.
  • Erakundeak, dagokion erregistroan eginiko izenematearen kopia edo, hala dagokionean, eskatzailearen edo ordezkariaren nortasun agiria.
  • Eskatzailea zerga betebeharretan egunean dituelako ziurtagiria.
  • Diru laguntza emateko erabiliko den kontu korrontearen titularitatea adierazten duen agiria.

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txosten Teknikoa
          • Ebazpena
          • Ordainketa egin
          • Dirulaguntzaren zuriketa egin
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

          Kodea: 00000007

          Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.