Diru-laguntzak kirol jarduera bereziak antolatzeko.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru-laguntza lerro hau, irabazi asmorik gabeko klubek eta beste elkarte batzuek antolatutako kirol-jardueretara (kirol-ikuskizunak, ez ohiko kirol-lehiaketa, aisialdiko kirol jarduera bereziak, kluben urteurrenak, igoera faseak...) bideratuko da, beti ere, jarduera horiek Tolosa udalerrian antolatzen baldin badira eta interesgarritzat jotzen baldin baditu Tolosako Udaleko Kirol Departamentuak.

NORK ESKA DEZAKE?

Irabazi asmorik gabeko kirol arloko Tolosako klub eta elkarteek eta kirol federazio eta bestelako elkarteek diru-laguntza jaso dezakete , baldin eta euren helburuen artean kirolaren sustapena badago, bere espresio zabalenean, lehiaketa izaera soilik ez duten neurrian, antolatzen dituzten jardueren arabera. Hala dagokionean diru-laguntzan, pertsona fisikoek ere eskatu ahal izango dituzte, diru-laguntzaren helburu diren jardueretako edo programetako bat antolatzeko asmoa badute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Gainera aurkeztu beharko dute:

  • Kirol jarduera babestuko duen ASEGURUA ordainduta dagoela ziurtatzeko agiria (eskaerarekin batera).
  • Proiektuaren memoria eta aurrekontu xedatua, gastu eta sarrerak(eskaerarekin batera).
  • Fakturak

Diru-laguntza eskaera lehen aldiz egiten duten elkarteek, honako dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute:

-IFK-a (identifikazio fiskalaren kodea)
- Bankuaren edo aurrezki-kutxaren agiria, egiaztatuko duena kirol elkarteak emandako kontu zbka. berea dela.

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txosten Teknikoa
          • Kontuhartzailetzaren fiskalizazioa
          • Ebazpena
          • Jakinarazi interesatuari
          • Dirulaguntzaren zuriketa egin
          • Balorazioa
          • Kontuhartzailetzaren fiskalizazioa
          • Ebazpena
          • Ordainketa egin

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          KIROLAK - Kirolak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

          Kodea: 00000007

          Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.