Diru-laguntza emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzen duten toki-elkarteentzako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Deialdi honen helburua emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatuko duten programak, ekintzak eta jarduerak sustatzea da, Tolosako politikagintzaren, ekonomiaren, kulturgintzaren eta gizarte esparru guztietan.

Informazio, sentsibilizazio eta kontzientziazio soziala areagotzeko balioetan eta jarreretan hezteko ekintzak bultzatzea, alegia, gizarte-ereduen eraldaketa bultzatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Tolosan lan egiten duten irabazi asmorik gabeko elkarte edo erakunde guztiek eskatu eta jaso ahal izango dituzte diru-laguntza hauek, beti ere Tolosako udalerrian egoitza edo ordezkaritza iraunkorra duten pertsona edo elkarteak diren heinean. Diru-laguntzen onuradun izateko, elkarte eta fundazioek dagokien erregistro ofizialean inskribatuta egon behar dute.

Halaber, diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte pertsona fisiko edo juridikoek, publiko nahiz pribatuak izan, jarduerak zehatzak egiten badituzte.

Era berean, Tolosatik kanpoko entitateek ere jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak, hain zuzen ere, bere jardueren zati nabarmen bat udalerriaren barruan garatzen bada edo udalerriarentzat interesgarria bada.

Baldintza hauek betetzeaz gain, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean lan egin beharko dute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txosten Teknikoa
          • Ebazpena
          • Jakinarazi interesatuari
          • Ordainketa egin
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          BERDINTASUNA - Berdintasuna

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

          Kodea: 00000007

          Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Fitxategiaren izena: Berdintasuna

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Udalaren eta Berdintasun Sailaren erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

          Aurreikusitako lagapenak: Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak.

          Oharra: Eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea balia dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.tolosa.eus