Arreta goiztiarra

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Garapen arazoak dituzten 0 eta 6 urte arteko haurrei, edo arazo horiek izateko arriskua dutenei, eta beren senitartekoei edo zaintzaileei eskainitako zerbitzu-multzoa da. Zerbitzu honen bidez, motrizitatea suspertzeko terapiak eta behar bereziak artatzeko sortutako jarduerak egiten dira.

Zerbitzu hau hainbat psikologo-kabineterein eta zerbitzu espezializatua ematen duten hainbat elkarteen bidez ematen da (besteak beste, GAUTENA, ASPACE, ARANSGI eta CRI).

NORK ESKA DEZAKE?

  • Txosten mediku bidez 0 eta 6 urte arteko haur batek garapen arazoak dituela edo izateko arriskua duela adierazten den kasu guztietan eska daiteke zerbitzu hau.
  • Eskaera hau egiteko ez da beharrezkoa desgaitasun- edo mendekotasun-egoera adierazten duten balorazioa eginda izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • 34 Familia Liburua

  • Arrisku adierazleak zehazten dituen sendagilearen-txostena

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 5 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txosten Teknikoa
          • Espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu
          • Jarraipen fitxan erregistratu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.