Oporrak Bakean, haur sahararrak Tolosaldeko familietan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerbitzu honen bidez, Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan bizi diren haur eta nerabeei aukera ematen zaie udako bi hilabeteak Tolosako familia boluntarioen etxebizitzetan igarotzeko, beren garapena osasungarriagoa izan dadin. Era berean, bertako egoeraren inguruko sentsibilizazio-kanpaina egiteko eta herritarren artean ekintzailetasuna eta solidaritate baloreak indartzeko balio du.

NORK ESKA DEZAKE?

Programan parte hartzen duten haurrak eta nerabeak Frente Polisarioak aukeratzen ditu, horretarako ezarritako irizpideen arabera.

Harrera-familia izan nahi duten boluntarioak, libreki eskaini daitezke programan parte-hartzera, behin familiak lortzeko kanpaina abian jartzen denean. (martxoa-apirila)

Familien aukeraketa eta programaren jarraipena egiteko profesionalak kontratatzen dira.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Urtero, Frente Polisarioak zehazten du parte hartu nahi duten familiek bete eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

        Posta arrunta:
      • Tolosako Udala
        Plaza Zaharra 6b -20400- TOLOSA

          Tolosaldeako familia bakoitzak eskaera bere herriko Gizarte Zerbitzuen bidez bideratu behar du.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Udalek bere gain hartzen dituzte kudeaketa eta kontratazio gastuak.

          Familiaren gain gelditzen dira adin txikikoaren ohiko mantenu-gastuak (arropa, janaria, familiaren denbora libreko ekintzak...)

          PROZEDURAREN EPEA

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Udalak jasotzen ditu beharrezkoak diren dokumentuak eta Frente Polisarioari bideratzen dizkio eskatutako dokumentuak, gero beraiek arduratzen baitira kudeaketa administratibo guztiak egiteaz.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez du organo ebazlerik behar

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Kodea: 00000009

            Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.