Diru-laguntzak seme-alaben jaiotzagatik edo adopzioagatik.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Helburua familiei euren seme-alaben jaiotzarekin, adopzioarekin eta mantenuarekin erlazionatutako gastuei aurre egiteko diru-laguntzak eskaintzea da.

Informazio osagarria

NORK ESKA DEZAKE?

* Laguntza eragiten duen semearen zein alabaren zaintza duen aitak edo
amak.
* Adopzio aurreko familia-harrera edo tutoretza dela, adingabeko pertsonen zaintza duten pertsonak.
* Edozein kasutan, eskatzaileak Tolosan bizi eta erroldatuta egon beharko du eskaera aurkezterakoan, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan modu eraginkorrean, biziz eta bertako erroldan egonez, gutxienez eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik, edo bestela, Tolosan bizi eta erroldatuta egonda eskaera aurkezteko unean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi eta erroldatuta egonez, aurreko hamabi hilabeteetan bertan etengabe bizi ez izanagatik eta erroldatuta ez egonagatik ere, baldin eta egiaztatzen badu azken hamar urteetan bost urte segidan eman dituela Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzen eta erroldatuta.
* Halaber, onuradunak laguntzak helburu duen seme-alabarekin erroldatuta egon beharko du, bai eta familia-unitatearen eraketa zehazteko zenbatutako seme-alaba guztiekin ere.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskaera orria.
2. Eskaera eredu ofiziala behar bezala beteta.
3. Gurasoen NAN-ak, edo, horrelakorik izan ezean, eskatzaileen nortasuna egiaztatzen duen beste agiriren bat.
4. Familia liburua.
5. Adopzioaren, harreraren edo tutoretzaren kasuan, hura gauzatzeko ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentua.
6. Eskatzailearen ezkontza deuseztatu bada, edo epai judizialaren bitartez
eskatzailea banandu edo dibortziatu bada, laguntza eragin duten seme-alaben zaintza eta babespea esleitzen duen ebazpen judiziala.
7. Orobat, ebazpen judizialaren arabera seme-alaba horien zaintza eta babespea konpartitua bada, laguntzaren eskatzailea erabakitzeko lortutako akordio sinatua aurkeztuko da.
8. Familia-unitateko kideren bati desgaitasuna edo menpekotasuna onartu bazaio, desgaitasun-maila aitortzeko emandako ziurtagiria.
9. Laguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo banku-kontuaren
titulartasunaren datuak.
10. Administrazio eskudunaren bitarteko elektronikoen bidez eskatzailearen eta bikotearen nortasun-agiri nazionala edo atzerritarraren identifikazio-zenbakia begiratzeko, egiaztatzeko edo frogatzeko baimena, eta, hala badagokio, Administrazio eskudunaren bitarteko elektronikoen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroa egiaztatzeko, baieztatzeko edo ziurtatzeko baimena.

11. Familia-unitatea eratzen duten gurasoen errenta maila ezagutu behar den kasuetan, laguntzetako organo kudeatzaileak dagozkion zerga-administrazioetan aipaturiko informazioa lortzeko baimena, edo, bestela, baimentzen ez bada, PFEZ errenta-aitorpena, jaiotzaren, adopzioaren, adopzio aurreko familia-harreraren, edo tutoretzaren dataren aurreko bi urteei buruzkoa. Horrelakorik ez badago, PFEZari egozteko moduko diru-sarreren ziurtagiria, dagokion administrazioak emandakoa.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
            • Agiria eman interesatuari
            • Espedientea Eusko Jaurlaritzara bideratu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Eusko Jaurlaritza

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Kodea: 00000009

            Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.