Familia ugarien titulua eta karneta

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Familia ugariei izaera hori aitortzen dien titulu ofiziala da, eta onura batzuk lortzeko balio du.

NORK ESKA DEZAKE?

* Familia ugari baldintza betetzen duten familiek, familia ugaria honako kide hauekin osatutakoa hartuta:

  • Hiru seme-alaba edo gehiago dituzten aurreko ahaide bat edo bi, komunak izan edo ez.
  • Bi seme-alaba (komunak izan ala ez) dituzten aurreko ahaide bat edo bi, seme-alabetako bat gutxienez ezindua bada edo lanerako ezindua baldin badago.
  • Bi seme-alaba, komunak izan ala ez dituzten bi aurreko ahaide, biak minusbaliatuak badira, edo gutxienez, haietako batek % 65eko edo gehiagoko minusbaliotasun gradua baldin badu, edo lanerako ezinduak baldin badaude.
  • Aita edo ama bananduak edo dibortziatuak, hiru seme-alaba edo gehiagorekin, komunak izan ala ez, nahiz eta familia unitate desberdinetan egon, betiere ekonomikoki bere menpekoak badira, nahiz eta etxe berean ez bizi.
  • Bi seme-alaba dituen guraso alargunak.
  • Umezurtzak diren bi anai-arreba edo gehiago, tutoretza, harrera edo zaintzan daudenak eta tutorearekin, hartzailearekin edo zaintzailearekin bizi direnak, baina haien menpe ez daudenak.
  • Aita eta amarik gabeko 18 urtetik gorako hiru anai-arreba umezurtz edo gehiago, edo bi anai-arreba umezurtz, bietako bat minusbaliatua bada, elkarrekin bizi eta elkarren artean ekonomia-mendekotasuna dutenean.

* Horrez gain, ondorengo familia ugari hauek kategoria berezia izango dute:

  • Bost seme-alaba edo gehiagokoak.
  • Lau seme-alabakoak; gutxienez horietako hiru, erditze, adopzio, harrera iraunkor edo aurre-adopzio multiplea izan badira.
  • Lau seme-alabakoak, famili unitatearen urteko diru-sarrerak, osatzen duten kide kopuruaren artean zatituta, indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren urteko zenbaketaren % 75 baino gutxiago denean, aparteko ordainsariak kontutan hartuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskaera eredu ofiziala behar bezala beteta.
2. Familia Liburu originala.
3. Familia unitatean NAN duten kide guztien agiri originalak.
4. Egoera bereziak egiaztatzeko agiriak, alegia:
- Minusbalia edo lanerako ezintasuna (guraso edota seme-alabena edo eskaeran sartutako pertsonetako batena), edota ezintasun iraunkor absolutu-egoera edo baliaezintasun handia egiaztatzeko dokumentazioa
- Tutoretza, harrera iraunkor edo aurre-adopziozkoa, alarguntza, banatzea edo dibortzioa aipaturiko baldintza argudiatzen den haietako kasuetan. Banatze edo dibortzio kasuetan zehazki:

  • Epaiaren eta hitzarmen arautzailea, seme-alaben zaintza eta babespena egiaztatzeko, eta tituluan aurrekoarekin bizi ez diren ondorengoak sartu nahi badira: banandutako edo dibortziatutako gurasoen akordioa eta janaria eman beharra zehazten duen epai-erabakia.
  • Bikotekide ohiaren esanbidezko baimen idatzia (data eta sinadurarekin), seme-alabak tituluan ager daitezen ahalbidetzeko.

5. 21 eta 25 urte bitarteko seme-alaben kasuan, adina eta titulazioari egokitzen zaizkien edota lanpostu bat lortzeko egokiak diren ikasketak egiten ari direla egiaztatzen duen dokumentazioa,
6. Mendekotasun ekonomikoa egiaztatzeko dokumentazioa (PFEZ, nominak, langabeziako txartela....)
7. Beste herrialde bateko eskatzaileentzat, aurrekoaz gain:

  • Europar Batasuneko (edo Europako Esparru Ekonomikoaren Ituneko) herritarra bada, egoitza-baimena edo Espainian lanean ari direla egiaztatzen duen ziurtagiria. Egoitza Gipuzkoan duela egiaztatzen duen agiria, edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoaren ituneko herrialde batean bizi izanez gero, gutxienez aurrekoetako batek Gipuzkoan lan egin beharko du .
  • Europar Batasunekoak ez diren Herrialdeetakoak badira, aipatu tituluan agertuko diren kide guztien egoitza-baimena, eta familia liburua edo seme-alaben jaiotza-ziurtagiria.

TITULUA BERRITZEKO:
1. Aurreko titulua aurkeztu.
2. Egoera berezirik edo aldaketarik izanez gero, hori egiaztatzen duten agiriak aurkeztea: minusbaliotasuna, alarguntasuna, banatua edo dibortziatua izaterena, tutoretza, harrera...
3. Mendekotasun ekonomikoa egiaztatzeko dokumentazioa (PFEZ, nominak, langabeziako txartela....), edo ikasle izatearena (matrikulazio-ziurtagiria).

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
          • Tolosako Udala
            Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
              • Agiria eman interesatuari
              • Espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Gipuzkoako Foru Aldundia

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Udalez kanpoko datu basea

              Kodea: 00000022

              Fitxategiaren xedea: Emandako datuak ez dira gordetzen Tolosako Udalaren datu baseetan. Udala tramitatzaile hutsa da, beste entitate edo erakunde batentzat.

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.