Familia esku-hartze programa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Programa honen bidez laguntzen zaie arrisku egoeran dauden edo egon daitezken pertsona adingabeei eta beren familiei.

Horren baitan, eskaintzen da:

-Arreta sozioedukatiboa eta/edo laguntza terapeutikoa emateko arrisku-adierazle arin edo ertainak dituzten 18 urtetik beherako seme edo alaben familiei.

-Baliabide pertsonalak, familiarrak, e.a. mobilizatzeko, baliabide horiek bideratuta daudelarik garapen pertsonala eta elkarbizitza familiarra zein komunitarioa errazten duten gaitasunen (ezagutzen, jarraibideen, trebetasunen...) eskuratze eta garapena posible egitera.

- Sentsibilizazio lana eta sarean lan egitea, komunitateko gainerako zerbitzu publiko normalizatuekin (hezkuntzazkoak, osasun arlokoak...)

NORK ESKA DEZAKE?

Babesgabetasunarekiko kalteberatasuna duten familiak eta babesgabetasun-arrisku arin edo ertainean daudenak edo egon litezkeenak.

Babesgabetasunerako arriskua egon daitekeenaren susmoa duen edonork (profesionalak, bizilagunak, familiartekoak,...)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Familaren egoera zehatzaren arabera, dokumentazioa zehaztuko da.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Balorazioa
          • Txosten Teknikoa
          • Gizarte esku-hartzea proposatu
          • Ebazpena
          • Jarraipen fitxan erregistratu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.