Alta, jaiotza edo adopzioagatik

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pertsona bat Biztanleen Udal Erroldan inskribatzea, jaio berria denean edota adopzioan jaso berria denean.

NORK ESKA DEZAKE?

Jaio berriaren edo adopzioan hartutako haurraren guraso batek, edo legezko ordezkariak.

Errolda egiterakoan, guraso bakar batekin egin nahi izanez gero, beste gurasoaren baimena beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Familia liburua (edo Erregistro Zibileko inskripzio agiria)

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan (Telematikoak ez)
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Eskaerak aztertu eta betekizunak betetzen ote diren ikusi.
              • Betekizunak betetzen badira, datuak biztanleen erroldako aplikazio informatikoan sartuko dira.
              • Betekizun horietakoren bat betetzen ez bada, eskabidea ukatzeko arrazoia jakinaraziko zaio eskatzaileari.
              • Artxibatu.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                IDAZKARITZA - Idazkaritza

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

                Kodea: 00000001

                Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

                Aurreikusitako lagapenak:

                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.