Diru-laguntzak presoen senitartekoentzako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru-laguntza bat da, senitartekoen bidaia-gastuak laguntzen dituena, Gipuzkoatik kanpoko espetxeetan preso daudenak bisitatzeak eragiten dizkieten gastuak aritzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Diru-laguntza hauen onuradun izan daitezke Gipuzkoatik kanpoko espetxeetan espetxeratuta dauden tolosarren senitartekoak, ondorengo lehentasun-hurrenkera honen arabera:

  • Ezkontidea edo izatezko bikotekidea.
  • Seme-alabak.
  • Gurasoak.
  • Anai-arrebak.

Eskaera egiten duten senitartekoek Tolosan erroldatuta egon behar dute diru-laguntza eskaera egiten dutenean eta bisitak egiten dituztenean.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Familia unitatekoen Baimen klausula: Adin txikikoen kasuan, baimena haren ordezkari legalak sinatu beharko du.
  • Presoarekin duen senidetasunaren edo harremanaren egiaztagiria (familia-liburua, izatezko bikotearen ziurtagiria).
  • Senitartekoa preso dagoela dioen ziurtagiria, espetxeak emana.
  • Egindako bisiten frogagiriak.
  • Bizikidetza-unitateko kide guztien urteko diru-sarrerak egiaztatzen dituzten agiriak (PFEZaren azken aitorpena edo diru-sarrera horiek egiaztatzeko beste agiri batzuk).

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskaera aurkeztuko da deialdia egiten denetik abenduaren 31ra bitarte.

            Hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu beharko du eskatzaileak onartu zaion diru-laguntzari lotutako balantzea eta zuriketa.

            • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
            • Txosten Teknikoa
            • Ebazpena
            • Jakinarazi interesatuari
            • Dirulaguntzaren zuriketa egin
            • Ordainketa egin
            • Artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.