Adinekoentzako oporraldi programa (imserso)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak osatzen dituen zerbitzu bat
da, oporrak gozatzea xede duena. Hainbat modalitate daude aukeran:
- Egonaldiak kostaldean, atseden hartzeko eta erlaxatzeko.
- Kultur-bidaiak, Espainiako historian eta artean murgiltzeko.
- Natura-turismoa, paraje ikusgarrietan barrena ibiltzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

*65 urtetik gorakoek.
* Pentsio Sistema Publikoaren pentsioa jasotzen duten erretiratuek.
* 55 urteko edo gehiagoko alargun pentsiodunek.
* Baliaezintasuneko pentsioa edo bestelako pentsioren bat jasotzen
dutenek edo erretiro aurreratua hartu duten pertsonek, betiere, 60
urte beteak badituzte.
* Eskatzailea bere ezkontidearekin joan daiteke, eta hari ez zaio
eskatuko ez pentsioaren ez adinaren inguruko betekizunik. Era berean,
gutxienez % 45eko minusbaliotasuna duten seme-alabek ere hartu ahal
izango dute parte, betiere minusbaliotasun horrek bidaiatzen uzten
badie eta aitarekin eta/edo amarekin bidaiatzen badute eta logela bera
partekatzen badute.
* Nolabaiteko autonomia eduki beharko dute eguneroko bizitzako
jarduerak egin ahal izateko, eta ezingo dute izan egoitza batean
bizitzea eragotz dezakeen jokabide-nahasmendurik, ez eta gaixotasun
infekzioso edo kutsakorrik ere.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • O30- Nortasun Agiria, Pasaportea edo Atzerritarraren Identifikazio Agiria

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Oporlekuaren eta oporren iraupenaren arabera.

          Ikusi tarifak IMSERSOren web orria

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          BOEn argitaratutako urteko deialdia.

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
            • Datuak IMSERSOra bideratu
            • Artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez dagokio

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Kodea: 00000009

            Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.