Kotizatu gabekoen pentsioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Erretiro adinean edo ezgaitasun egoeran egonik, Gizarte Segurantzari kotizatu ez edo nahikoa kotizatu ez diotelako, kotizaziopeko pentsioa jasotzeko eskubidea ez duten pertsonei zuzendutako aldizkako prestazio ekonomikoak dira.
Oinarrizko beharrei aurre egiteko dira, gutxieneko bermeen modalitatean; izan ere, beste diru-sarrera propiorik izanez gero, gehienez ere bermatutako gehieneko zenbatekoa ordainduko da.
Bi modalitate daude: ezintasunaren ondoriozkoa edo erretiroa hartzearen ondoriozkoa.

NORK ESKA DEZAKE?

Tolosan erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariek.
Baldintzak:
1.- Ezintasunagatiko pentsioa
- Eskaeraren egunean, 18 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago izatea.
- Espainiako lurraldean legezko bizilekua izatea bost urtez, eta horietako bik segidakoak eta ezintasunagatiko pentsioa eskatu aurre-aurrekoak izan behar dute.
- % 65eko edo gehiagoko ezintasuna izatea edo % 45eko ezintasuna eta lana aurkitzeko zailtasun baremoan 8 puntu edo gehiago izatea.
- Baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea urtero eguneratzen den baremoaren arabera.
2.- Erretiroagatiko pentsioa
- Gutxienez 65 urte edukitzea.
- Espainiako lurraldean legezko bizilekua izatea eta 10 urtez bertan bizi izan dela ziurtatzea, 16 urte zituenetik eta pentsioa ordaintzen hasi bitartean. Horietatik bik segidakoak izan behar dute eta erretiro pentsioaren eskaeraren aurre-aurrekoak.
- Baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea urtero eguneratzen den baremoaren arabera.
- Bestelako osagarri batzuk ere jaso daitezke beste baldintza batzuk betez gero, hala nola: ezintasun maila handia eta diru-sarrera txikiak edo/eta ohiko etxebizitza alokatutakoa izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskatzailearen NA edo AIZa.

2.- Errolda ziurtagiriak: Espainiar estatuan 5/10 urtetan (desgaitasunekoak/erretirokoak) erroldatuta egon dela egiaztatu behar da. (Gipuzkoan bizi izan den epealdietako errolda ziurtagiria ez da aurkeztu behar).

3.- Diru-sarrerak: urtean zehar eskatzaileak izango dituen diru-sarreren aurreikuspena: alokairuak, kapitalen interesak, atzerritik jasotako diru sarrerak…

4.- Pentsioa ordaindu ahal izateko kontuaren bankuko frogagiria edo libretaren fotokopia. Kontuak eskatzailearen izenean egon behar du.

5.- Atzerrian jaio diren pertsonak: Estatuan izandako legezko bizi aldien agiria, Atzerritarren Bulegoak egindakoa, 5/10urtez (desgaitasunekoak / erretirokoak) egoitza baimena izan dela egiaztatu behar da.

6.- Bananduak-dibortziatuak: banatze epaia ,eta hitzarmen arauemailea, baldin badago.

7.- Judizialki ezgaituta daudenen kasuan: tutorearen izendapena egiaztatzen duen dokumentua.

8.- Eskatzailea senitartekoekin bizi denean (ezkontidea, seme-alabak, bilobak, gurasoak, aiton-amonak eta anai-arrebak), orduan aurkeztu beharko dira ere:

8.1.- Senitarteko horien NAren edo AIZren kopia.

8.2.- Senitarteko horien urteko diru-sarreren aurreikuspena.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txosten Teknikoa
          • Espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu
          • Jarraipen fitxan erregistratu
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.