Unitate sozio-sanitarioan egonaldi eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Egoitza unitate sozio-sanitario bat ekipamendu espezifiko bat da, baliabide
materialak eta giza baliabideak dituena (medikuak, erizainak eta
zaintzaileak), gerontologia zentro bat baino gehiago dena. Ekipamendu
ireki bat da, non behar sozial eta sanitarioak dituzten pertsonak bizi diren,
besteekin batera, eta jarduerak partekatzen dituzten. Antzekoak dira
antolaketa eta bizi estiloa hemen eta egoitza batean.

NORK ESKA DEZAKE?

Aldi baterako eta zentro berean arreta sanitarioa eta sozial integratuak
behar dituzten pertsonak eta ondorengo baldintzak betetzen dituztenak:
* Tolosako herrian erroldatuta egotea.
* Osasun Txartel Indibiduala izatea.
* Baliabiderako pertsona gaitzat hartua izatea Gizarte Politikako
Departamentuak eta Osasun Sailak ezarritako irizpideen arabera.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. NAN, edo, horrelakorik izan ezean, eskatzailearen nortasuna
egiaztatzen duen beste agiriren bat; eta, hala behar denean, legezko
ordezkariaren edota zaintzaz arduratzen den pertsonaren agiria.
2. Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskabidea
aurkezten duen pertsonak haren legezko ordezkaritza duela
egiaztatzen duen agiria.
3. Mediku txostena.
4. Osasun Txartel Indibiduala.
5. Datu ekonomikoak.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Zerbitzuaren kostea banatuta dago Foru Aldundiaren eta erabiltzailearen
          artean. Azken hauek bere egoera ekonomikoaren arabera ekarpena
          egingo dute.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaerak Osakidetzako Ospitaleetatik ere bideratu daitezke

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txosten Teknikoa
          • Espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu
          • Jarraipen fitxan erregistratu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.