Laguntza teknikoak edo babes-produktuak (ohe artikulatuak, bainuaren egokitzapena.....)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza ekonomikoak eman eta laguntzarako produktuak uztea, ezgaitasuna duten edo mendekotasun egoeran dauden pertsonak etxean gera daitezen, baita eguneroko bizimodurako jarduerak egin eta gizarteratzeko beren autonomia pertsonala gara dezaten.

NORK ESKA DEZAKE?

Tolosan erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariek.
Baldintzak:
- Tolosan eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan gutxienez urtebete aurretik erroldatuta dauden pertsonek.
- % 33ko edo goragoko ezgaitasuna izan edo mendekotasun egoeran dauden pertsonek.
- Aurreko 6 urteetan antzeko laguntzarik jaso ez duten pertsonek, bidezko txosten teknikoaren bidez justifikatutako salbuespenezko kasuetan izan ezik.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orria
  • Eskatutako laguntza teknikoei dagokien orientazio teknikoa.
  • Aurrekontua/k.
  • Otorrinoaren txostena, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Laguntza teknikoaren arabera eta eskatzaileen diru-sarreren eta ondasunen arabera, kasu batzuetan laguntza teknikoen kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaera jasotakoan, Aldundiaren zerbitzu-emailea jarriko da harremanetan eskatzailearekin eta, hala behar denean, etxean egingo dio bisita orientazio zerbitzua emateko.

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu
          • Jarraipen fitxan erregistratu
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.